Decoramik ISB-ek azken segundoan irabazi zuen derbya

img
Argazkia: Iraurgi SB

23 eta 21 irabazi zion Comercial Zabalari

Partidu gogorra eta borrokatua eskaini ziguten ISBko bi taldeek; derbyek izaten dituzten ezaugarri guztiak izan zituen. Emozioz beterikoa izan zen gainera, azken segundora arte ez baitzen erabaki, Maitanek lortutako saskiratze batekin Decoramikek eraman zuelarik garaipena.

Puntu gutxiko neurketa izan zen, defentsak erasoei gailendu zitzaizkien eta. Erasoan huts asko kusi ziren beraz, eta ez talde batek, ez eta besteak ere ez zuen lortu partiduaren jabe egitea. Lehen laurdenean Decoramik hobea izan bazen, bigarrenean Comercial Zabalak eraman zuen aginte makila neritzen eskutik.

Aldageletatik Decoramik irten zen indartsuago. 9 eta 0ko partziala eginda erabakigarria zirudien abantaila hartu zuen, baina Comercial Zabalako neskek ez zuten etsi. Partidua berdintzera heldu ziren eta neurketa amaitzeko 20 segundoren faltan, markagailuak berdinketa erakusten zuenean, bi jaurtiketa libre izan zituzten aurretik jartzeko. Ez zuten asmatu ordea, eta ondo landutako azken jokaldi batean Maitanek garaipena eman zion Decoramik-i.

Saskiratzaileak: (3-1/4–9/12-5/4–6)

DECORAMIK ISB: Maitane (7), Libe, Begoña, Eider (6), Laura (10), Ane, Alaitz, Amaia, Miren, Maria

C. ZABALA: Agirretxe, Eneritz (13), Oihane (5), Ihintza, Leire, Inge, Alaitz, Naroa, Maialen (1), Ane (2), Izaro