Garaipenarekin hasi du urtea Comercial Zabalak

Defentsan lan bikaina eginda 13 eta 64 irabazi zioten Mary Ward taldeari

Nahiz eta urte berria hasi Comercial Zabalari ez zaio ahaztu irabaztea zer den. Defentsan lan bikaina eginda nahikoa erraz lortu zuten Donostiako Mary Ward taldea garaitzea.
Egia da, aurreneko bi laurdenetan erasora begira ez zirela oso fin ibili. Oporretatik bueltan beti kostatzen da gehixeago kantxara salto egin bezain pronto daukazun dena ematea eta agin horregatik lehen minutuetan etxekoek hobeto ibili ziren. Baina, minutuak pasatzen joan ahala defentsako lana nolakoa izan behar den erakutsi zuten ISBkoek eta aurretik jartzeaz bat, markagailuan abantaila handitzen joan zen gutxika-gutxika.
Bide onetik zihoazela ikusita atsedenalditik bueltan ere defentsan bikain jardun zuten Iraurgiko neskek, baina oraingoan korrika egiten hasi ziren erasoan eta saskiratze erraz pila bat lortu zituzten. 4 eta 32ko partziala egin zuten eta partidua erabakita utzi. Hala ere azken minutuetan lanean sendo jarraitu zuten eta laurden oso batean punturik ez jasotzea lortu zuten. Marka ederra, datorren asteburuko partidu garrantzitsurako, balio liezaiekeena.
Izan ere, San Sebastianak etortzearekin bat larunbatean Easo liderrak egingo du bisita Azpeitiko kiroldegian. Defentsako lana errepikatuz gero irabazteko aukerak izango ditu Comercial Zabalak. Danborradan pentsatzen badute gehiago ordea, liderra garaitzea ezinezkoa izango da.

Saskiratzaileak: (6-14/3-12/4-32/0-6)

COERCIAL ZABALA ISB: L. Agirretxe, Eneritz (8), Oihane (28), Ihintza (8), Nerea, L.Besga (2), Inge (10), Larraitz (2), Alaitz, Naroa (2), Maialen (2), Ane (4)