Comercial Zabala liderra garaitzeko kapaz da

Easo Pagoari 40 eta 36 irabazita gainera basketaberagea alde jarri dute.

Danbor hotsek edo San Sebastianen indarrak lagunduta, baina Comercial Zabalako neskek egundoko partidua jokatu zuten larunbatean Easo Pagoa liderraren aurka. Partidu serioa, lana barra-barra eta liderraren aurka jokatzeak sortu dezakeen presioa alde batera utzita. Iraurgiko neskek jarrera bikaina erakutsi zuten eta gainera garaipena lortzeaz gain, liderrari basketaberagea ere irabazi zioten.

Lehen laurdenean kosta egin zitzaien partiduan sartzea, batez ere erasoari dagokionez, baina defentsako lana ona izan zen oso, eta puntuak sartzen hastearekin bat, markagailuan lehen abantailak edukitzen hasi ziren. Atzean lana ondo eginda, kontraerasoak eta joko azkarra egiteko aukera izan zuten Comercial Zabalakoek eta Easoko neskek ezin izan zituzten gelditu. Hirugarren laurdenean etorri ziren etxekoen minuturik onenak.

Defentsako lanak ona izaten jarraitzen zuen, baina horri erasoan puntuak erraztasunez lortzen hasi zirela gehitu behar zaio. 10 puntuko abantaila izatera iritsi ziren azken minutuetara, baina partidua amaitzeko 7 minutu faltan, erasoko bidea nola aurkitu ez zekitela gelditu ziren Iraurgikoak eta hortik eta amaiera arte ezin izan zituzten punturik lortu. Hala ere, atzean egindako lanari esker garaipena ez zen une batean ere arriskuan egon eta azkenerako 40 eta 36 irabaztea lortu zuten.

Zorionak neskak!!!

SASKIRATZAILEAK: L. Agirretxe, Eneritz (13), Oihane (20), Ihintza (2), Nerea, L. Besga, Inge (2), Larraitz, A. Loiarte, Maialen (3), Naroa eta Ane.