Decoramik bigarren faserako sailkatu da

img
Argazkia: Iraurgi SB

Partidu serioa jokatuta Bera Berari 27 eta 43 irabazi zioten ISBko neskek

Partidu serioa jokatzen duzunean aukera asko izaten dituzu irabazteko, eta horretaz gainera erasoan ere gauzak ondo egiten badituzu… Decoramikeko neskak oso denboraldi ona ari dira jokatzen eta asteburu honetako partidua horren eredu izan zen. Eta gauzak ondo egiten dituzunean, normalean saria izaten duzu, eta ISBko neskek ere izan dute: bigarren faserako sailkapena.
Bera Berak ere helburu berdina dauka eta hori dela eta joko taktikoa egiten kantxan gauzak zailtzen ahalegindu ziren. Baina Decoramikekoak ere ez ziren atzean geratu. Erasoan baloia ondo mugituaz hasiera hasieratik markagailuan aurre hartu zuten. Aldeak ez ziren handiegiak izan, baina nagusi ziren Iraurgikoak eta horregatik aurretik joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdenean etorri ziren Decoramikekoen minuturik onenak. Presioa gogortu eta baloi asko lapurtuta saskiratze errazak egitea lortu zuten eta 21 puntuko aldea zabaltzera ere iritsi ziren. Azken minutuetan, partidua erabakita zegoela ikusita intentsitatea jaitsi zuten Iraurgikoek eta horrek lagundu zion Bera Berari markagailua pixka bat txukuntzen.
Saskiratzaileak: 6-13, 6-9, 4 - 15 eta 11-6

DECORAMIK: A. Olabarria (2), Maitane (8), Libe (2), Begoña (2), Eider (13), Laura (10), A. Gurrutxaga, Alaitz, Miren, Maria (6)