Liderrari irabazita amaitu du lehen fasea Decoramikek

img
Argazkia: Iraurgi SB

Talde handien antzera jokatuta Easo erraz garaitu zuten ISBko neskek

Bazirudien Gipuzkoako Txapelketa irabazteko bi faborito argi zeudela: Easo eta Comercial Zabala. Baina Decoramikeko neskek argi utzi dute asteburu honetan talde donostiarrari eta orain arte lider izan denari ondo irabazita, faboritoen artean sartzerik badaukatela, eta beste biek gogotik egin beharko dutela lan, ISBkoak edozeinen aurka borrokatzeko prest baitaude.

Easo liderrari izaki eta gainera bere kantxan jokatuta aurkari zaila zen oso lehen fasea amaitzeko. Egia esan, bi taldeak dagoeneko sailkatuta zeuden hurrengo faserako eta azken emaitzak ez zeukan garrantzia bereziri, baina beti izaten da polita liderrari irabaztea eta hori zeukan helburu Decoramikek. Lehen zatian, defentsako lan oso ona egin zuten bai talde batek eta baita besteak ere, baina Iraurgikoei gehiago kosta izan zitzaien saskiratzeak lortzea. Hala ere, etxekoek ezin izan zuten partidua apurtu eta ondo baliatu zuen hori Decoramikek bigarren zatian.

Izan ere, atsedenalditik bueltan etorri ziren ISBkoek minuturik onenak. Presioa bikain eginda baloiak lapurtzeko aukera izan zuten behin eta berriro. Donostiarrek zailtasunak zituzten defentsan zirrikituren bat aurkitzeko eta Urola bailarakoek berriz, baloia ondo mugituta eta kanpotik ere jaurtiketetan asmatuz, 5 eta 17ko partziala egitea lortu zuten. Laugarren laurdenean ordea, bost minutu pasa egon ziren Iraurgikoak ezin punturik lortu, baina defentsako lanak ona izaten jarraitzen zuenez Easok gehienez 6 puntura jartzea lortu zuen eta Decoramik saskira begira asmatzen hastearekin bat, aldea berriz ere zabaldu zen markagailuan, azkenean 22 eta 36 irabazi zutelarik.

Bigarren fase erabakigarria berehala hasiko dute, baina horrela jokatuz gero behintzat, Decoramik oso aurkari zaila izango da Easo eta Comercial Zabala faboritoentzat.

Saskiratzaileak: (6-4/7-5/5-17/4-10)

DECORAMIK: Ane O, Maitane (12), Libe, Begoña, Eider (11), Laura (8), Ane G, Alaitz, Miren (1), Maria (4).