Bigarren fasea porrotarekin hasi du Decoramikek

img
Argazkia: Iraurgi SB

Gipuzkoako Txapelketa irabazteko faboritoetakoa den Easoren aurka 24 eta 29 galdu zuten.

Ilusioz ekin zioten asteburuan Decoramikeko neskek txapelketako bigarren faseari. Ilusioz, baina azken aldian gutxi entrenatuta, eta horrek eragina izan zuen gerora jasotako porrotean. Bigarren fase honetan talde indartsuen aurka lehiatu beharko dute Iraurgikoek, Gipuzkoako Txapelketa irabazteko faboritoak diren Easo eta Comercial Zabalaren aurka besteak beste, eta hori dela eta, fisikoki eta mentalki % 100ean egon beharko dute.
Asteburu honetan Easoren bisita jaso zuten, eta nahiz eta kontrario honen aurka irabaztea zer den badakiten derrigorrean gogor borrokatu beharra dago garaipena lortzeko. Gutxienik, donostiarrei sufriaraztea lortu zuten eta ez da gutxi.
Partidu hasieran lehen abantailak etxekoek izan bazituzten ere, aurreko asteetako erritmo eta oldarkortasunik ez zitzaien jokalariei ikusten eta erasoko ideiak desagertzen hastearekin bat, kanpotarrek markagailuan dominatzen hasi ziren. Atsedenaldira 10 eta 17 heldu ziren. Hala ere hirugarren laurdenean Decoramikeko neskek euren jokorik onena ateratzeko gaitasuna eduki zuten eta neurketa berdintzea ere lortu zuten, baina bigarren laurdenean gertatu bezala, laugarrenean ere ideiek alde egin zuten ISBko nesken buruetatik eta azkenerako Easok garaipena lortu zuen: 24 eta 29.
Datorren asteburuan beste aurkari indartsu bat izango du aurrean Decoramikek: Comercial Zabala. Derbya beraz. Hasi apustuak egiten…
Saskiratzaileak: (9-4/1-13/7-4/7-8)

DECORAMIK ISB: Ane O. (1), Maitane (7), Libe, Begoña, Eider (5), Laura (6), Ane G., Alaitz, Miren (4), Maria (1)