Comercial Zabalakoek garaipenak batzen jarraitzen dute

Teorikoki bigarren faseko talde ahulena den Bera Beraren aurka 23 eta 52 irabazi zuten.

Comercial Zabala da Gipuzkoako Txapelketa irabazteko hautagaietako bat Easorekin batera eta aurrean, teorian bigarren fasean izango duen aurkari ahulena izaten badu, normalean behintzat garaipena eskuratu beharra dauka, nahiz eta azken asteetan, eskiatze asteak, inauteriak eta denetatik egon denez ganoraz ezin entrenatu izan duten.
Hasieratik ezarri nahi izan zuten bere nagusitasuna Iraurgiko neskek eta erritmo bizia jarri zioten partiduari. Defentsan sendo, baloiak barra-barra lapurtuz, baina gerora uztai azpian normalean baino gehiago huts eginez. Arazo horrek ekarri zuen atsedenaldirako ezin partidua erabakita utzi izana, 13 puntu goitik bakarrik joan baitziren aldageletara: 15 eta 28.
Erabakia ez, baina ia-ia. Izan ere, hirugarren laurdenetik aurrera gutxika-gutxika abantaila handitzen joatearekin konformatu ziren ISBko neskak. Beste munduko jokorik erakutsi gabe, baina aurkaria baino oldarkorrago izanda, garaipena erraz lortzeko ez zuten arazorik izan. Azkenerako 23 eta 52.
Hurrengo asteburuan derbya jokatu beharko dute Decoramikeko nesken aurka. Ligaxkan, bakoitzak partidu bana irabazi zuen. Hirugarrena norentzat?
Saskiratzaileak: (6-15/9-13/9-15/5-9)

C. ZABALA: Leire A., Eneritz (12), Oihane (18), Ihintza (10), Leire B., Larraitz (6), Alaitz (2), Naroa, Maialen (2) eta Ane (2).