Comercial Zabala nagusi derbyan

img
Argazkia: Iraurgi SB

20 eta 32 irabazi zion Decoramik-i partidu gogor batean.

Derbyak beti izaten dira bereziak eta gogorrak eta gainera aurrez aurre dauden bi taldeak ia batera entrenatzen dutenean, oraindik eta gehiago ezagutzen direnez, are eta gogorrago eta bereziagoak izaten dira. Halaxe izan zen aurreko larunbatean ikusi ahal izan genuena Decoramik eta Comercial Zabalaren artekoa. Puntu gutxikoa baina borroka handikoa.
Bi taldeak gogotsu irten ziren kantxara eta erritmo bizi ezarri nahi izan zuten hasiera hasieratik. Agian horrek eraman zien nahi baino gehiago huts egitera uztaira begira. Lehen saskiratzea Besgaren hiruko batekin etorri zen, eta lehen abantailak Comercial Zabalakoek lortu zituzten. Decoramikek gerturatzea lortzen zuen bakoitzean, larunbatean bisitari izan zirenek asmatu egiten zuen abantaila berriz zabaltzen. Batez ere, Oihanen eskutik eta kanpoko jaurtiketei esker. Modu honetara, 8 eta 16koarekin joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdena izan zen partiduko berdinduena. Defentsak erasoen gainetik ibili ziren eta puntu gutxi sartu zituen bai talde batek eta baita besteak ere. Baina azken laurdenean Comercial Zabalak partidua puskatu eta erabakita utzi zuen. Berriz ere Oihanek hartu zuen erasoan jokatzeko erantzukizuna eta 8 eta 0ko partziala eginda garaipena Comercial Zabalari eman zion. Azkenean 20 eta 32.

Saskiratzaileak: (4-7/4-9/6-6/6-10)

DECORAMIK: A. Olabarria (1), Maitane (4), Libe, Begoña, Eider (7), Laura (6), A. Gurrutxaga, Alaitz, miren eta Maria (2).

COMERCIAL ZABALA: L. Agirretxe (2), Eneritz (3), Oihane (21), Ihintza (1), Nerea, L. Besga (3), Inge, Alaitz, Naroa, Maialen (2) eta Ane.