Decoramik ISBek lehen garaipena lortu du bigarren fasean

img
Argazkia: Iraurgi SB

Bera Berari 20 eta 44 irabazi zion lan asko egin eta gero.

Bigarren fasean bi faborito nagusi daude Gipuzkoako Txapelketa irabazteko eta Decoramikek beraien aurka jokatu behar izan du aurreneko bi partiduak. Kontrario hauei garaipena zail jarri die, baina azkenerako ez du irabazterik lortu. Bera Beraren aurka baina, Iraurgikoek zein maila duten erakutsi nahi izan zuten eta 20 eta 44 irabaztea lortu zuten. Emaitzak sekulako jipoia izan zela erakutsi badezake ere, lana erruz egin behar izan zuten eta hirugarren laurdenera arte nahiko parekatuta joan zen partidua.

Aurreneko minutuak ez ziren bat ere onak izan ISBkoen partetik. Hutsegiteak jokaldi onak baino gehiago izan ziren. Erasoan ideiarik gabe eta nahikoa bigun. Eskerrak Miren Ibarzabalek bere kasta atera zuela puntuak batu ahal izateko, eta partiduko jokalari onenari esker, Decoramikek lehen abantailak lortu zituen. Hori bai, txikiak izan ziren oso, eta atsedenaldira 3 puntu goitik bakarrik joan ziren Iraurgikoak.

Iraultza hirugarren laurdenean etorri zen. Aldageletan ideiak argi gelditu ziren eta taldea biguntasunetik gogortasunera pasa zen. Defentsa tenkatuta, baloi pila bat lapurtzea lortu zuten eta horrek saskira begira gauzak errazago jarri zien. 1 eta 20ko partzialarekin amaitu ziren minutu hauek eta partidua guztiz erabakita utzi zuten Decoramikeko neskek. Azken laurdenak ez zuen historia handirik eduki. Aldea mantentzearekin nahikoa zuten batzuek eta besteek partidua erabakita zegoela ikusita ere, besoak jaitsi besterik ezin izan zuten egin.

Datorren astean berriz ere Easoren aurka jokatu beharko dute. Talde gogorra izanagatik, Decoramikekoek badakite Donostian irabaztea zer den. Ea ba emaitza errepikatzerik badaukaten.

Saskiratzaileak: (7-7/7-10/1-20/5-7)

DECORAMIK: A. Olabarria (5), Maitane (9), Libe, Begoña (4), Laura (1), Eider (6), A. Gurrutxaga, Alaitz, Miren (10) eta Maria (8)