Beldurra eta kontrario hobea: porrota

img
Argazkia: Iraurgi SB

Decoramikek 42 eta 21 galdu zuen Easo Pagoaren aurka.

Ez zen partidu erraza asteburukoa Decoramikentzat. Aurrean Easo indartsua zeukan eta gainera bazekiten donostiarrek irabazi beharra zeukatela Gipuzkoako Txapelketa lortzeko lehian Comercial Zabalari sailkapenean ihes egiten ez uzteko. Agian horregatik,edo agian egun ona izan ez zutelako, baina ISBko neskek ahuldade ugari erakutsi zuten partiduan zehar, beldurtuta egongo bailiran jokatu zuten eta kontrario gogor baten aurrean jarrera hori erakutsi ezkero, normalean behintzat porrota jasoko duzu.
Kontradikzioa dirudi, baina kantxara irteteko lehen unea izan zen taldearen momenturik onena. Nahiz eta denbora guztian donostiarren alde egon zen markagailua, Decoramikek ondo borrokatu zuen, kontrarioa estutasunetan jarri zuen behin eta berriz eta erasoko joko gorabeheratsuak bakarrik eraman zuen laurdena 12 eta 7 amaitzera. Baina hortik aurrera taldeak zituen indar guztiak galdu balitu bezala, biguntasuna azaltzen hasi zen jokalari guztietan. Oldarkortasuna aulkian utzita, etxekoei erasoan nahi bezala jokatzen utzi zion eta Easok bikain aprobetxatu zuen markagailuan zuloa zabaldu eta 11 puntuko aldearekin joateko atsedenaldira.
Aldageletatik bueltan partiduaren traza ez zen bat ere aldatu. Donostiarrek erraztasun pila topatu zituzten Decoramikekoen defentsa hausterako orduan eta horrek markagailuko zuloa gutxika-gutxika handitzera eraman zuen. ISBkoek berriz, erasoan ideia gutxi, baloia mugitzerakoan arazoak eta baloi pila bat galduz. Azkenerako merezitako porrota jaso zuen Iraurgik 42 eta 21 galduta. Hurrengo neurketa derbya izango da Comercial Zabalaren aurka eta Decoramikeko neskek helburu argia eduki beharra daukate partidu honen aurrean: sentsazio onak berreskuratzea.
Saskiratzaileak: (12-7/12-6/9-4/9-4)

DECORAMIK ISB: A. Olabarria, Maitane (6), Libe, Begoña, Laura (8), A. Gurrutxaga, Alaitz, M. Ibarzabal (7), M. Bastida eta Maria.