Comercial Zabalak lider jarraitzen du

img
Argazkia: J. Zurbano

Partidu gorabeheratsu batean 52 eta 27 irabazi zion Bera Berari.

Partidu gutxi gelditzen dira bigarren fasea amaitzeko eta Comercial Zabalak geroz eta gertuago dauka Gipuzkoako Txapelketa irabazi ahal izatea. Bien bitartean, neurketak garaipenekin amaitzen jarraitzen du, aste honetan Bera Beraren aurka egin duen moduan. 52 eta 27ko azken emaitzak erraz irabazi zuela esaten du, baina egia esan Iraurgikoek oso partidu gorabeheratsua jokatu zuten.

Lehen laurdena adibidez ezin hobea izan zen. Astean zehar entrenamenduetan prestatutakoa bikain aplikatu zuten kantxa gainean eta baloi pila bat lapurtzea lortu zuten. Erraz antzean zebiltzan eta agian horregatik bigarren laurdenean ordura arte erakutsitako jarrerari agur esan eta intentsitate gabe jokatzen hasi ziren. 2 eta 12ko partziala jaso zuten eta modu horretara donostiarrek partidua parekatzea lortu zuten.
Zorionez, hirugarren laurdena lehenaren antzekoa izan zen. Comercial Zabalako neskek barruan duten guztia atera zuten eta oso ondo jokatuta eta erasoko jokaldiak bikain amaituta berriz ere alde egin zuten markagailuan. 22 puntuko aldearekin amaitu zuen laurdena, partidua erabakita utziz. Azken minutuak historia gutxikoak izan ziren, parekatu xamarrak, baina beti ere Iraurgikoek abantailari ondo mantenduaz. Azkenerako 52 eta 27 irabazi zuten.
Saskiratzaileak: (16-3/2-12/23-4/11-8)

C. ZABALA ISB: Eneritz (30), Oihane (14), Ihintza (6), Nerea, L.Besga, Inge, Larraitz, Alaitz, Naroa, Maialen (2), Ane