Xabi Oroz Espainiako Txapelketako jokalari baloratuena

img
Argazkia: Iraurgi SB

Lau partidu besterik ez ditu jokatu Grupo Zaher ISBko jokalariak baina sekulako zenbakiak bildu ditu.

Grupo Zaher ISBk aurreko astean jokatu zuen Espainiako Kadete Txapelketa Marinen, Galizian. Lehen fasean bi neurketa irabazita eta Torrelodones-en aurka soilik galduta bigarren postuan egin zuen final-zortzirenetara, Estatuko 16 talde onenen artean sailkatuz. Gerora zazpigarren sailkatuko zen Tenerifeko Endesa 96 taldearen aurka galdu zuen, baina lan bikaina egin zuen taldeak kontutan hartuta baja dezente izan zituela txapelketara begira.

Kanporatuta gelditu eta gero, txapelketa jarraitu duten medio askok Xabi Oroz azkoitiarra txapelketako jokalari onena aukeratu zuten, lehen faseko bosteko onenean sartuta. Ez da harritzekoa egindako zenbakiak ikusi ezkero. Egia da lau partidu bakarrik jokatu dituela eta partiduak aurrera joan ahala zenbakiak mehetzeko joera izaten dutela, baina balorazioan 42,5eko bataz bestekoa lortzea ez da txantxetako kontua. Noski, lehen postuan amaitu du balorazioan eta laugarren saskiratzaileen artean, 20.8 puntu sartuta partiduko. Horik marka makalak ez dira baina, horri partiduko 17 errebote eskuratu dituela gehitu behar zaio, eta baita 3.5 asistentzia banatu, 5.5 baloi berreskuratu eta 2.5 txapela jarri dituela ere.

Zorionak Xabi eta segi lanean!!