ISBko bi taldek Euskadiko Txapelketa irabazi dute, bakoitzak bere mailan

Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, alebin mailako nesken taldea. Bestalde, Xabier Oroz Espainiako probako "ondoen baloratutako jokalaria" izan da, 42,5 punturekin.

Iraurgi Saskibaloiko bi taldek garaipen bana eskuratu dute astebukaeran. Kirol Aukera ISB eta Betiko Kafea A ISB izan dira irabazleak. Aurrenengoa infantil mailako mutilen taldea da, eta bigarrena, aldiz, alebin mailako nesken taldea. Bi taldeek euren mailako Euskadiko Txapelketa irabazi dute. "Denboralia borobiltzeko, bi titulu gehiago eskuratu ditu klubak", adierazi dute saskibaloi taldetik.

Horrez gain, Xabi Orozek ere eman du zeresana. Kadete mailako Espainiako Txapelketan parte hartu du jokalari azkoitiarrak, eta "ongien baloratutako jokalaria" izan da proban. Lau partida jokatu ditu Orozek txapelketan, baina puntu asko batu ditu. 42,5eko bataz besteko puntuazioarekin amaitu du txapelketa. Saskiratzaileen postuan, laugarren postua lortu du gainera txapelketan.