Garaipen batekin itzuli da Espainiako Txapelketatik Kirol Aukera ISB

Urola Kostako Hitza

Iraurgi saskibaloi taldeko infantil mailako Kirol Aukera ISB itzuli da etxera Espainiako Txapelketa jokatu eta gero. Garaipen bat lortu eta lehen fasean multzoko hirugarren postuan gelditu da. Ekainaren 16an joan eta gaur arte Kanaria Handian izan dira Jose Luis Zubizarreta Xubi-ren mutilak txapelketa jokatzen. Lehen neurketa irabazi zuten ISBkoek Caja Rural Salamancaren kontra. Azken minutura arte neurketa parekatua izan zen, eta berdinduta zeuden partida bukatzeko minutu bat falta zenean. Baina, 20 segundo falta zirenean Ander Merketegik hirukoa sartu zuen, eta horri esker 55-52 irabazi zuten Iraurgikoek.

Bigarren norgehiagoka, ordea, multzoko talderik gogorrenaren aurka jokatu zuten, Tenerifeko La Salle Nauticoren kontra. Lehen zatia 23-0n hasi zuten galtzen. Eta azkenean 65-45 galdu zuten. Hirugarren neuketa UCAM Murtziaren kontra jokatu zuten, hau irabazten zuenak final zortzirenetako txartela zuen. Nahiko berdindua izan zen norgehiagoka, nahiz eta Urolako taldea atzetik ibili ia beti. Dena den, hirugarren laurdenean partidari buelta ematea lortu zuten ISBkoek. Hala ere, murtziarrek gehiago asmatu zuten eta 65-69 galdu zuten partida. Ondorioz, Iraurgikoak Espainiako txapelketatik kanpo geratu ziren. Aitor Astigarragak eta Ander Merketegik partida bikaina egin zuten murtziarren aurka