Aitor Zubizarreta 18 urtez azpiko Munduko 3x3 Txapelketan izango da

Espainiako Saskibaloi Federaziokoek atzo, osteguna, jakinarazi zuten, Alcobendasen (Madril) irailaren 28tik 30era jokatuko den txapelketarako hautatu dutela Zubizarreta. Hilaren 27an joango da Alconbendasera, ordurako egin baitu Saskibaloi Federazioak deialdia.

Udan zehar Lagun Aro GBCrekin eta Iraurgi SBko lehen taldearekin aurredenboraldia egiteko aukera izan eta gero, Aitor Zubizarreta 18 urtez azpiko 3x3 Munduko Txapelketan izango da. Espainiako Saskibaloi Federaziokoek atzo, osteguna, jakinarazi zuten, Alcobendasen (Madril) irailaren 28tik 30era jokatuko den txapelketarako hautatu dutela.

Txapelketako bigarren edizioa izango da aurtengoa eta, guztira, mutilen 32 eta nesken 24 taldek hartuko dute parte, munduko 41 herrialde ordezkatuz. Jokalari guztiek birrintze txapelketak, hiruko torneoak edota 3x3 mistoak jokatuko dituzte.

Zubizarretak hilaren 27an joan beharko du Alcobendasera, ordurako egin baitu Saskibaloi Federazioak deialdia, eta urriaren 1a arte egongo da bertan.