Igandean hasiko ditu Iraurgiko Saskibaloi Eskolak denboraldi berriko saioak

Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta seigarren mailara arteko neska-mutilentzat da eskola. Eta, LH3koentzat eskolak doan izango dira

Igande honetan Iraurgi Saskibaloi Elkartearen Saskibaloi Eskolako ikasturte berriko aurreneko saioak izango dira. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta seigarren mailara arteko neska-mutilentzat da eskola. Eta, LH3koentzat eskolak doan izango dira.

Igandean, 2004. urtean jaiotako mutilek 10:00etan dute saioa Azpeitiko kiroldegian; 2003an jaiotako mutilek, 11:30ean, Urola Ikastolan; eta, 2002an eta 2001ean jaiotako mutilek, 10:00etan, Urola Ikastolan.