Garaipenetik garaipenera

img
Argazkia: Iraurgi SB

Gerdau Azkoitia ISBk erraz irabazi zion Vialki Arabari, 50 eta 95.

Hasiera onek konfiantza ematen dutela esaten da eta aurreko astean adibidez, Tabirako bezalako aurkari zail bat menderatzeak, aurten gauza handiak egin dezaketela pentsa arazi zien Gerdau Azkoitiako neskei. Lanean behintzat bikain jarraitzen dute eta garaipenak poltsikoratzen ere bai. Dagoeneko hirutik hiru eta sailkapenean Easorekin berdinduta daude lehen postuan.
Aste honetan Gasteizera egin zuten bidaia ISBkoek eta egia esan uste baino neurketa erosoagoa jokatu zuten. Nahiz eta 3. minutura arte ezin saskiratzerik lortu, gorputza berotu ahala eta zer gauzak ondo egiten hasi ahala, saskiratzeak erraz lortzen hasi ziren. Defentsa nahiko txukuna egin zuten gainera eta horrek ahalbidetu zien lehen laurdenaren amaierarako abantaila handia izaten. Atsedenaldira dagoeneko nork irabaziko zuen argi zegoen. Defentsan lan bikaina egiten jarraitzen zuten Gerdau Azkoitiako neskek eta 19 eta 44koarekin joan ziren aldageletara.
Hirugarren laurdenetik aurrera, jokalari guztiei minutuak emateko aprobetxatu zuten entrenatzaileek eta guztiak ere, duten onena emateko gogoz, erasoko jokoan saiatu ziren gehien bat. Horren erakusle garbiena azken emaitza da, eta 45gatik irabazi zutelako bakarrik, 95 punturekin amaitu zutelako ere bai.

GERDAU AZKOITIA ISB: Laura(8), Maite(8), Oihane(14), Eider(8), Mirari(11), Maialen(8), Ane(6), Eneritz(8), Maitane(11), Carmen, Miren(10) eta Anne(2).