Laugarrena segidan

img
Argazkia: Iraurgi SB

Gerdau Azkoitiak berriz ere erraz irabazi zuen, oraingoan 77 eta 40 Donosti Basket Atco. San Sebastianen kontra.

Gerdau Azkoitiak porrota ezagutu gabe jarraitzen du eta gainera azken neurketak erraz asko irabazi ditu. Aste honetan adibidez, Donosti Basket Atco. San Sebastianen bisitan aise ibili ziren laugarren garaipena segidan lortzeko eta hori, beste behin egon zirela neurketako lehen hiru minutuetan punturik lortu gabe.

Hala ere, erritmoa hartu bezain pronto erakutsi zuten oso nagusi zirela eta laurdena amaitu orduko 13 puntuko abantaila zuten alde. Bigarren laurdenean ere antzera gertatu zitzaien. Hasieran ezin asmatu, eta gutxika-gutxika konfiantza hartzeaz bat, kanpotarrak zur eta lur uztea lortu zuten 20 eta 8ko partziala eginda. Atsedenaldirako partidua erabakita zuten dagoeneko 45 eta 20koa baitzen emaitza.

Talde honek gauza bat dauka ona, erasoan abilak badira ere, ez direla horrekin bakarrik konformatzen eta defentsako lanerako grina ere erakusten dutela. Horrek beti lagunduko die, nahiz eta batzuetan epaileek behar baino falta gehiago adieraziko dien (aste honetan adibidez, 37 adierazi zizkieten donostiarrek 25 jaurtiketa bakarrik egin zituztenean) eta bereizgarritasun horrek eraman ditu orain arte jokatutako partiduetan nagusi izatera.

Aldageletatik bueltan, dagoeneko garaipena poltsikoan zutela ikusita, entrenatzaileek gauzak berriak probatu nahi izan zituzten, aurrerago erabili ahal izateko, jokalariek beraiek ere kontzeptu ezberdinak barneratzen hasteko. Guztiek ere minutuak izateko aukera izan zuten baita eta azkenerako 77 eta 40 irabazten amaitu zuten.

Datorren astean Gernikara jo beharko dute. Kantxa zaila eta baita aurkari gogorra ere aurrean, 4 hiru neurketa irabazi baitituzte. Zorte on neskak eta segi horrela lanean!!!

Saskiratzaileak: (25-12/45-20/61-30/77-40)

GERDAU AZKOITIA: Laura(8), Maite(13), Oihane(9), Eider(5), Mirari(10), Maialen(8), Ane(2), Eneritz(7), Maitane(5), Carmen(2), Miren(10) eta Anne.