Etxetik kanpo lehen garaipena

img
Argazkia: Errotaundi ISB

Errotaundi ISBk 38 eta 47 irabazi zion Astigarragari huts askoko neurketa batean.

Partidu txarrak aurrera ateratzen dituen taldea, handi bihurtzen omen dela esaten da. Errotaundik lehen partea behintzat bete du. Neurketa exkaxa izan zen benetan Astigarragaren aurka Donostiako La Sallen jokatu zutena. Pentsa, azken laurdena 4 eta 4ko partzialarekin amaitu zen. Baina ez zen neurketa txarra izan jarrera faltagatik, baizik eta gauzak ez zirelako irteten, egun zoro horietako bat izan zuten bai talde batek eta baita besteak ere eta zorotasun horretan ISBkoek garaile irteten jakin zuten, etxetik kanpo lehen garaipena lortuta.

Lehen laurdena txukun hasi zuten Errotaundikoek. Defentsan huts batzuek egin arren, erasoan saskiratzeak erraztasunez lortzen zituzten eta erritmoaren jabe egiten jakin zuten. Baina, istripu larri batek guztiak hotz utzi zituen. Astigarragako jokalari batek orkatila hautsi zuen bere taldekide bat gainera erori zitzaionean eta neurketa ordu erdiz (anbulantzia etorri artean) gelditu behar izan zen. Hala ere 13 eta 14 aurretik amaitzea lortu zuten Zurbanorenek. Etxeko taldea neurketatik kanpo zegoela aprobetxatu beharra zegoen eta horrela egin zuten ISBkoek minuturik onenak bigarren laurdenean jokatuta. Defentsako errebotea ondo itxita korrika egiteko aukera eduki zuten eta nahiz eta erasoan ez ziren fin ibili, 10 puntuko aldea zabaldua ahal izan zuten atsedenaldira heldu orduko.

Aldageletatik bueltan, zirt edo zart egin beharra zegoen, partidua puskatu edo garaipena lortzeko sufritu. Etxekoak askoz hobeto kantxaratu ziren hirugarren laurdenean. Erritmoaren jabe egin ziren eta Errotaundik defentsako lanean ez zuen asmatu. Eskerrak, uztaira begira ere Astigarragak ez zuela bere egunik onena eduki, bestela… Gauza positiboak ere aurkitu beharra daude eta aurretik mantentzen jakin izan zuten Zurbanoerenek, nahiz eta gauzak ez zitzaizkien nahi bezain ondo irten. Azkenean 38 eta 47. Lanean jarraitu beharra dago, talde handi bihurtzeko bide horretan jarraitzeko.

Saskiratzaileak: (13-14/9-18/12-11/4-4)

ERROTAUNDI: Xabi A (5), Uria J (2), Donazar J (8), Urbizu A (8), Olano J, Aldalur B, Mugarza E (2), Larrañaga J (6), Irulegi J (9), Larrañaga A, Andreu (7), Urangai J