Bostetik bost

img
Argazkia: Iraurgi SB

Gerdau Azkoitia ISBk porrotik ezagutu gabe jarraitzen du Gernikan 30 eta 58 irabazi ostean.

Beste garaipen bat, eta dagoeneko bosgarrena da jarraian Gerdau Azkoitia ISBrentzat. Lanean oinarrituta sekulako denboraldi hasiera egiten hari dira Luis Agirreren neskak eta Easorekin batera lehen postuan daude, porrotik ezagutzen ez dutela.

Asteburu honetako neurketa ez zen erreza. Gernikan jokatzen zuten eta aurkariak, lehenengo lauetatik, hiru partidu irabaziak zituen. Neurketa oso berdindurik hasi zen, baina erritmoaz Gerdaukoak jabetu bezain pronto markagailuan nagusitzen hasi ziren. Bigarren laurdena, benetan ikusgarria izan zen ISBko nesken partetik. Defentsan egundoko lana egin zuten eta 10 minututan jasota puntu bakarrak (2), jaurtiketa libreen eremutik iritsi ziren. Ez dago gehiago eskatzerik. Atsedenaldira 11 eta 27 joan ziren.

Hirugarren laurdenean, defentsa ez zen horren ona izan, baina nagusi izateak ematen dizun lasaitasunak lagunduta, pixkanaka-pixkanaka aldea handitzen joatea lortu zuten. Azken laurdena, minutuak banatzeko erabili zituzten entrenatzaileek eta jokalari guztiek bikain erantzun zuten gainera. Azkenerako 30 eta 58 irabaztea lortu zuen Gerdau Azkoitiak eta sailkapenaren goi aldean jarraitzen du.

Datorren astean, liderren arteko neurketa egongo da Azkoitian, Easo izango aita bisitari. Ikusteko neurketa polita beraz.

Saskiratzaileak: (9-15/11-27/22-41/30-58)

GERDAU AZKOITIA ISB: Laura (5), Maite, Oihane (7), Eider (2), Mirari (10), Maialen (4), Ane (12), Eneritz (6), Maitane, Carmen (4), Miren (6) eta Inge.