SDT Sanky Araberri 70 - Glual Hydraulics ISB 81

img
Foto: Iraurgi SB

Gaizki hasi zuten partidu bati buelta ematea lortu zuten Glual Hydraulics ISB-ko jokalariek.

Gasteizen zuten jardunaldi honetako partidua gure mutilek. Aurkaria garaipen bakar batekin egon arren, jakinaren gainean zeuden gure jokalariak partidu zaila izango zutela eta izerdia gogotik atera beharko zutela larunbat goizeko partidua aurrera ateratzeko.

Aste guztian zehar ohartuta zeuden jokalariek partidua hasiera hasieratik kontzentraturik hasi beharko zutela, Araberri taldea gogorra delako, partiduan behin ere ez duena amorerik ematen. Gauzak horrela, Glual Hydraulics ISB taldeak egin behar zuenaren guztiz kontrakoa egin zuen, nahiz eta eguerdiko 12ak izan lo irten zuten Iraurgikoek eta seigarren minuturako 14-3 galtzen zihoazen, defentsan lo zeuden eta aurkariari saskiratze errazak ahalbidetu zizkioten eta defentsako lana ondo ezin egin eta erasoan ere kamuts gure mutilak. Laurdena aurrera zioan heinean gauzak antzera jarraitu zuten eta laurdenaren amaieran 24-14koa islatzen zuen markagailuak.

Bigarren laurdenean guztiz aldatu zen gure taldearen jokoa. Beraiei horrenbeste gustatzen zaien joko erritmoa jarri zuten, defentsa oldarkorra baloiak lapurtuz edota aurkariaren huts egitea bilatuz eta erasoan trantsizio azkarrak eta kontraerasoak. Joko erritmo hau ezarri zuten eta partidua berdindu eta markagailuan 36-39koarekin joan ziren aldageletara. Laurdeneko partziala 12-25.

Hirugarren laurdena ere bigarrenaren bidetik joan zen, gure mutilek gogor defendatzen jarraitu zuten eta erasoan baloia mugituz saskiratze errazak lortu ahal izan zituzten 2-15eko partzial bat lortuz, hortik aurrera aurkaria ere bere defentsa gogortuz joan zen eta partiduak oraindik bizirik jarraitzen zuen bi taldeentzat laurdenaren amaieran markagailuak 49-61eko adierazten zuelarik. Laurdeneko partziala 13-22.

Laugarren laurdenean ordea partidua erabakita utzi ordez, partidua aurkariari oparitzera irten zuen gure taldeak, aurreko bi laurdenetan erakutsi zuen joko maila guztiz ahaztu zuen, aurkariari baloiak oparitzen hasi zen, huts asko egin zituen eta defentsa bigundu egin zuen. Aurkariak ez zituen opari hauek desprobetxatu eta 13-2ko partzial batekin 62-63koa jarri zuten markagailuan eta partidua erabat irekia zegoen. Momentu honetan Iraurgikoek belarriak ikusi zizkioten otsoari eta berriro ere beraien jokorik hoberena erakutsi zuten, horretaz aparte hirukoetan ere asmatu egin zuten Aitor Zubizarretak hiru hiruko jarraian sartuz eta partiduko garaipena poltsikoratu zuten 8-18ko partzial bat lortuz. Laurdeneko emaitza 21-20.

Saskiratzaileak: (24-14/12-25/13-22/21-20)

SDT SANKYO ARABERRI: I. Resano, G. Estaran, D. Peña (11), M. El Idrissi, A. Puelles (14), P. Calzada, I. Khvatkin (10), I. Cacho (6), B. Lamariano (15), G. Alava (10), A. Maroto (2) eta J. Lopez (2).

GLUAL HYDRAULICS ISB: Unai Martinez (2), Unai Bidasoro (2), Xabier Oroz (24), Jon Gurrutxaga, Aitor Zubizarreta (17), Julen Zabarte (9), Unai Amenabar (10), Eneko Irulegi (4),Mikel Arrieta (5), Mikel Zuñiga (8) eta Jokin Gurrutxaga.

Hurrengo partidua azaroaren 10ean izango da 11:00-etan Azkoitiko Elkargunean.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas