Glualek lehen postuan jarraitzen du

img
Foto: Iraurgi SB

GLUAL HYDRAULICS ISB 67 - ZARAUTZ ZAST 44

Aste zailak dira Glual Hydraulics ISB taldearentzat. Taldeko kide gehienak azterketetan daude eta horretaz aparte jokalari bat hilabete baterako lesionatuta dute apendizitisa dela eta, Eneko Irulegi hain zuzen. Gauzak horrela ostiraleko entrenamendua eginda bakarrik joan zen taldea larunbateko partidura. Bazekiten aurkaria gogotsu etorriko zela, garaipena beharrezkoa baitzuten A1-era sartzeko.

Gauzak horrela partidua nahiko ilun hasi zen, bi taldeek ez zuten lortzen beraien erritmoa ezartzea eta defentsak nagusitzen hasi ziren lehen laurdeneko hasierako bost minututan, hemendik aurrera ordea, talde Azkoitiarrak defentsako jarrera gogortu eta bere joko erritmoa ezartzea lortu zuen eta 11-2ko partzial bat lortuz partiduko lehen aldetxoak lortu zituen. Laurdenaren amaieran markagailuak 19-10 islatzen zuen.

Bigarren laurdenari ere hasiera polita eman zion Iraurgiko taldeak eta markagailuan zuen aldea areagotzen joan zen,defentsako lan onean jarraituz eta erasoan sortu zituen aukerak aprobetxatuz, baina laurdenaren erdialdetik aurrera taldeak bere onena emateari utzi zion eta aurkariari saskiratze errazak lortzeko aukera eman zion eta Zarauztarrek ez zuten aukera hori desprobetxatu. Markagailuak laurdenaren amaieran 29-22koa islatzen zuen eta laurdeneko partziala 10-12koa izan zen.

Aldageletatik bueltan, talde Azkoitiarrak bere aurpegirik onena erakutsi zuen, eta 13 eta 3ko partzial bat lortuz markagailuan hamazazpi puntuko aldea lortu zuen. Partzial hau lortu ostean, taldearen erasoko jokoa trabatzen hasi zen eta baloiak galtzen hasi zen, honi falta asko egitea gehitu zioten eta aurkariari hamalau jaurtiketa libre botatzea ahalbidetu zioten. Zarauztarrek aukera hau ez zuten baliatu eta laurdenaren amaieran bi saskiratze lortuz, laurdena irabaztea lortu zuten 17-12 eta markagailuan 46-34koarekin amaitu zen laurdena.

Azken laurdena izan zen laurdenik hoberena Iraurgiko taldearen aldetik. Nahiz eta 9 jokalari bakarrik izan, taldeak sendo jarraitu zuen eta hiruko saskiratzeetan fin ibiliz, 4 sartu baitzituzten laurden honetan, partidua erabakita uztea lortu zuten, defentsako lanean ere gogor jarraitu zuten. Partidua 67-44koarekin amaitu zen eta laurdeneko partziala 21-10.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HYDRAULICS ISB(19+10+17+21)
Unai Martinez (11), Unai Bidasoro (-), Xabier Oroz (13), Jon Gurrutxaga (0), Aitor Zubizarreta (13), Julen Zabarte (2), Unai Amenabar (10), Eneko Irulegi (-),Mikel Arrieta (2), Mikel Zuñiga (10) eta Jokin Gurrutxaga (8).

ZARAUTZ ZAST (10+12+12+10)
I. Orbegozo (2), I. Ruiz (4), J. Egaña (4), D. Centeno (0), B. Testadini (0), B. Eceiza (14), G. Aratan (-), I. Garmendia (12), M. Larrañaga (4), X. Lizaso (2), A. Zorita (2), A. Sajalero (0)

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas