Azken laurdeneko lanarekin garaipena Gipuzkoara

img
Foto: Iraurgi SB

FUNDACION 5+11 57 – GLUAL HYDRAULICS ISB 66

Beste aste txar bat, azterketak direla eta jende gutxirekin ibili dira entrenatzen Glualekoak, eta normala den bezala, entrenatu ezean zaila da taldea egiten dituen hutsegiteetan lantzea, beraz, nahiz eta sailkapenean oso ondo ez ibili Gasteizko taldea, partidu trabatua izango zen, beraiek sorpresa eman nahiko zutelako A1ean sartzeko.

Partidua hotz hasi zen, akats asko bi taldeen artetik eta gauzak horrela asko kostatu zitzaion gure taldeari markagailuan aldea ateratzea, baina hiruko jaurtiketak medio eta defentsan bere ohiko joko oldarkorra zela eta, lehenengo aldeak lortu zituen, laurdena hamar puntu goitik bukatuz, 12-22.

Bigarren laurdena benetan eskasa egin zuen Iraurgiko taldeak, erasoan ez ziren lehenengo laurdenean sartu ziren kanpoko jaurtiketak sartzen eta defentsako balantzea eskasa izanik, aurkariak erraztasun dezente izan zituen saskiratzeak lortzeko, gauzak horrela talde Gasteiztarrak markagailuan zuen aldea murriztea lortu zuen, markagailua 29-30 utziz. Laurdeneko partziala 17-8ko izan zen. Puntu gehiegi jaso zituen Iraurgiko taldeak.

Hirugarren laurdena ere ildo beretik joan zen, laurden trabatua, bi taldeek baloi asko galtzen jarraitu zuten, partidu guztian bezala bi taldeek berdintsu jarraitzen zuten markagailuan, partiduko balantza ez zen inongo teilatura erortzen. Markagailuan 43-45eko eta laurdeneko partziala 14-15.

Azken laurdena berriro ere ona izan zen Glual taldearentzat, hasiera hasieratik laurden honetan zuten joko maila hoberena erakutsi nahi izan zuten eta 0-9ko partzial batekin partida erabakitzen hasi zen. Defentsan sendo eta berriro ere kanpoko jaurtiketatan asmatuz eta kanasta azpian saskiratzeak lortuz. Gauzak horrela garaipena berriro ere Azkoitia eta Azpeitia aldera etorri zen, Glual taldeak 57-66 irabazi baitzuen, azken laurdenean 14-21eko partzial bat lortuz.

Taldeak bere gorabeherak izan arren, lana egiteko gogoz jarraitzen du eta behin azterketak amaitua eta lanean serio-serio hasten garen.

SASKIRATZAILEAK

FUNDACION 5+11 (12+17+14+14): I. Vicario (2), I. Ruiz de Azua (0), T. Rodrigues (-), G. Bardaji (4), D. Ayala (-), I. Moya (4), S. Gacic (6), M. Zuazua (20), K. Romano (16), P. Sanz (5)

GLUAL HYDRAULICS ISB (22+8+15+21): Unai Martinez (6), Mikel Iriarte (0), Unai Bidasoro (4), Xabier Oroz (17), Jon Gurrutxaga (0), Aitor Zubizarreta (19), Julen Zabarte (1), Unai Amenabar (13), Eneko Irulegi (-), Mikel Arrieta (2), Mikel Zuñiga (4), Jokin Gurrutxaga (0).

Hurrengo partidua azaroaren 24ean Azkoitiko Elkargunean goizeko 11etan.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas