Bi luzapen eta garaipena

img
Argazkia: Iraurgi SB

Partidu gogor baten ostean, Movilquick Azpeitia ISBk beste garaipen bat batu zuen Gernikan 72 eta 80 irabazita.

Aste gogorra izan da Movilquick Azpeitia ISBko neskentzat, lesioak etab. tarteko zortzi jokalarirekin joan ziren Gernikakoa bezalako kantxa zail batera jokatzera. Baina talde honek zerbait berezia dauka, badirudi garaipen aura batek jarraitzen duela eta oraindik, ligan porrota jasotzea zer den ez daki.

Arazoei aurre eginda neurketa topera hasi zuten Iraurgikoek, gauzak nola egin jakinda eta erasoan asmatuta, zazpigarren minuturako alde handia zuten zabaldua eta laurdena amaierara 9 puntu aurretik heldu ziren: 12 eta 21. Bigarren laurdenean baina, etxekoak esnatu egin ziren. Gipuzkoarrak erasoan ezin asmatu ibili ziren eta Gernikakoak berriz, kanpotik jaurtiketa asko asmatu zituzten. Gutxika-gutxika partidua berdintzea lortu zuten bizkaitarrek eta hori gutxi balitz, atsedenaldirako aurretik ziren:30 eta 29.

Atsedenaldi arte neurketa parekatua baldin bazioan, aldageletatik bueltan ere horrela joan zen, saskiratze trukaketa ikusgarria ikusi ahal izan zen, eta azken minutuetan Gernikak abantaila txiki bat lortu bazuen ere, Movilquick-ek neurketa berdintzen amaitzeaz gain, neurketa irabazteko azken baloia izan zuen eskutan, baina ez zuten asmatu saskiratzea lortzen eta 59nako berdinketarekin luzapenera jo zuen partiduak.

Lehen luzapenak ez zuen partiduaren parekotasuna hautsi eta Movilquick-ek nahiz eta berriz azken jokaldia eduki garaipena lortzeko, bigarrenez huts egin zuen eta beste luzapen bat bizitzeko aukera izan zen. Hirugarren batera ez iristeko Movilquickek zuen guztia atera zuen azken minutu horietan eta partidua puskatzea lortu zuen azkenean 72 eta 80 irabazten amaitu arte.

Aipagarria Maialen Iturraldek eginiko partidua,azken luzapenean partidua puskatzeko 6 puntu jarraian lortu baitzituen, modu honetara ISBkoentzat garaipena erraztuz.

Saskiratzaileak: (12-21/30-29/46-46/59-59/66-66/72-80)

GERNIKA: Iruskieta (16), Lloret, Totorikaguena (1), Olarreta (17), Landazabal (17) -hasierako bostekoa- Zenigaonaindia (6), Garcia, Alberdi (15) eta Ortuzar.

MOVILQUICK ISB: E.Iturralde (20), Lizarazu (18), Zabaleta (6), Goenaga (8), Astigarraga (15) -hasierako bostekoa- Aldalur (0), Besga (5) eta M.Iturralde (8).