Akatsak garesti ordaintzen dira

img
Foto: Iraurgi SB

LOIOLA INDAUTXU 95 59 – GLUAL HYDRAULICS ISB 51

Garesti ordaindu zituen partiduan zehar egindako akatsak talde azkoitiarrak eta aurkariak ez zuenez barkatu garaipena Bilbo aldean geratu zen joan zen igandean.
Oso partidu gogorra izan zen, denetik egon zen, saskiratze asko izan zituen laurdenak eta defentsa erasoari gainditu zitzaioan laurdenak ere bai, joko-truke honetan baloi asko galdu zituzten Glualekoek eta ezin izan zuten garaipena lortu.
Partidua erritmo biziz hasi zen, bi taldeak gogor defendatzen hasi ziren baina erasoan baloia ondo mugitu zuten bi taldeek eta erasoa defentsari gailendu zitzaion laurden honetan, 19-19ko partzial batekin eta bi taldeek zuten parekotasuna agerian agertuz.
Bigarren laurdenean partiduak 180º-ko bira eman zuen, bi taldeen defentsa aise gailendu zitzaien erasoari, bi taldeek akats nabariak egiten zituzten eta bi taldeetako inork ezin izan zuen markagailuan aldea lortzerik eta partiduak bere horretan jarraitu zuen 27-26ko emaitzaz. Laurdeneko partziala 8-7.
Hirugarren laurdena oso ondo hasi zuen talde Azkoitiarrak, baina oso-oso ondo, defentsa asko gogortu zuen aurkaria ez zen eroso sentitzen eta ez zuen lortzen hauen defentsa hausterik, defentsa errebotea ondo babestuz, baloiak lapurtuz eta kontraerasoan korrika eginez partidua Azkoitia aldera etorriko zela zirudien 2-18ko partzial bat lortu baitzuten. Baian hortik aurrera gauza erabat aldatu ziren, oraingo honetan, bilbotarrak izan ziren partiduko jaun eta jabeak, defentsan gogor eta erasoan kanpoko jaurtiketetan asko asmatu zuten eta partiduan sartuta segitzea lortu zuten 13-0 partziala lortuz, markagailuak 42-44koa islatzen zuelarik. Laurdeneko partziala 15-18
Azken laurdenean ere gauzak ildo beretik, Bilboko taldeak hirugarren laurdenetik aurrera izan zuen jarrerarekin jarraitu zuen eta talde azkoitiarrak beherakada nagusi bat izan zuen eta ezin izan zuen partidua irabazi. Partidua 59-51 amaitu zen, azken laurdenean bilbotarrek 17-7 ko partzial bat lorturik.
Baina dena ez zen txarra izan igande goizean, multzoko beste emaitzak medio, Glual Hydraulics ISB taldea A1 fasean egongo da eta Espainiako txapelketara sartzeagatik eta Euskadiko txapelketagatik borrokatzeko txartela lortu zuen. Gauzak horrela orain taldeak 2 hilabete ditu fin eta sasoiko jartzeko urteko faserik garrantzitsuenerako.
SASKIRATZAILEAK
LOIOLA INDAUTXU 95 59 (19+8+15+17)
B. Cascan (-), A. Macho (-), J. Mugica (-), P. Rodriguez (19), J.A. Bilbao (32), J. Esteban (4), B. Ordoñez (-), G. Robles (2), I. Echeburua (2), J. Perez (0), A. Caira (0) eta G. Gomez (-)
GLUAL HYDRAULICS ISB 51 (19+7+18+7)
Unai Martinez (4), Mikel Iriarte (0), Unai Bidasoro (2), Xabier Oroz (5), Jon Gurrutxaga (3), Aitor Zubizarreta (21), Julen Zabarte (3), Unai Amenabar (5), Eneko Irulegi (-), Mikel Arrieta (0), Mikel Zuñiga (2) eta Jokin Gurrutxaga (6)
Hurrengo partidua abenduak 15ean Azkoitiko elkargunean 11:00 eta Donostiako Easo-ren Aurka.

ÚLTIMAS NOTICIAS

Ver todas