Garaipenera itzulita

img
Argazkia: Iraurgi SB

Donostia Basketen aurka 67 eta 70 irabazi zuen Movilquick Azpeitia ISBk.

Hiru jardunaldi zeramatzan jarraian galduta Movilquick ISBk, baina garaipenera itzuli da asteburu honetan Donostia Basketen kantxan irabaztea lortu eta gero. Esukal Liga honetako lehen fasea amaitzeko jardunaldi bat besterik ez da falta eta bigarren fasera begira sentsazio onak berreskuratzea garrantzitsua zen, eta hori behintzat lortu zuten Iraurgikoek, Ibaetaren aurka neurketa gogor batean 67 eta 70 irabazita.

Bi taldeak hasiera-hasieratik zuten guztia emateko prest azaldu ziren. Saskiratze trukaketa ugari ikusi ahal izan ziren eta erritmo biziz jokatu zuten bai batzuek eta baita besteek ere. Lehen laurdena Movilquickek agintzen amaitu zuen (16 eta 20) amaiera aldera Sarak jarraian lortutako 6 puntuei esker. Baita bigarrena ere, baina aldea zabaltzerik ez zuten izan ISBkoek. Izan ere, faltekin arazo asko izan zituzten eta lan franko egin behar izan zuten markagailuan aurretik mantendu ahal izateko. Atsedenaldira 35 eta 39 ziren heldu ziren.

Hirugarren laurdenak partiduko parekotasun berdinarekin jarraitu zuen, baina aurrenekoz Movilquick markagailuan atzetik ikusi zen. Etxekoek 3 hiruko jarraian sartu zituzten laurden amaierara heldu baino lehen eta 54 eta 53koa igoarazi zuten neurketari oraindik eta emozio gehiago emanez, Movilquickek galduko zuen laurden bakarrean. Iraurgikoak ondo zentraturik irten ziren kantxara azken minutuak jokatzera, momentu oro egin behar zutena argi edukita eta 6 minututan 2 eta 11ko partziala ortu zuten markagailuan aldea apur bat zabalduta. Hala ere, gutxika-gutxika, Donosti Basketek aldea murriztea lortu zuen eta puntu batera gerturatu zen. Orduan Maitek taldeko erantzukizuna hartu zuen eta 22 segundoren faltan 67 eta 70ekoa igoarazi zuen markagailura. Emaitza horrekin amaitu zen neurketa, Movilquickek denboraldiko bere hamargarren neurketa lortuz. Talde lanean oinarritutako garaipena, jokalari bakoitzak bere rola barneratuta eta lan horri zentzua emanez.

Datorren astean Loiola Indautxuren aurkako neurketarekin amaituko da lehen fasea. Lanean jarraitu eta hurrengo fasea prestatzen segitzeko aukera bikaina.

Saskiratzaileak: (16-20/35-39/54-53/67-70)

DONOSTI BASKET : Lizaso (3) , Fontaina (10) , Olasagasti (0) , Lucas (30) eta Susberro (7) – hasierako bostekoa – Pozo (4) , Belloso (0) , Olave (10) , Coloma (0) Zarauz (0) eta Barrena(3).

MOVILQUICK AZPEITIA ISB: Loiola (6) , Iturralde (9) , Lizarazu (15) , Besga (18) eta Astigarraga (10) – hasierako bostekoa – Aldalur (0) , De Jesus (5) , Goenaga (0) eta Zabaleta (7).