Nekea bidai lagun txarra da

img
Argazkia: Zuzenkipress

Zurt Taberna ISBk estu hartu zuen Burlada azken minutuetara arte, baina 69 eta 58 galtzen amaitu zuen.

Aurreko astean lortu zuen Zurt Tabernak denboraldiko helburu nagusia: salbazioa. Baina horrek ez du esan nahi lanean jarraitu behar ez denik. Oraindik neurketa asko gelditzen dira jokatzeko apirilaren 28a bitartean eta ISBko neskek saskibaloiarekin disfrutatzeko asmoz jarraitzen dute. Presiorik gabe, barruan duzun jokorik onena izateko kapaz zarela esaten da eta helburu hori jarri diote bere buruari Iraurgikoek.

Asteburuan neurketa gogorra jokatu behar izan dute, Burladaren kantxan, hirugarren postua bilatzen duen aurkari bati egin behar izan zioten aurre igandean. Baina neurketa oso parekatua joan zen azken minutuetara arte eta nekeak eta agian honek eragindako erabaki txar batzuek bakarrik eragotzi zieten Zurtekoei jardunaldiko sorpresa ematea. Izan ere, ligako talde garaienetako baten aurka barruko jokoan izan zituzten arazo guztiei aurre eginik, hiru laurdenetan neurketa parekaturik eramatea lortu zuten. Egia da, Burlatakoek agindu zutela markagailuan ia une oro, baina egia da baita ezin izan zutela alde handirik hartu ahal izan. Garazik bikain gidatu zituen bere taldekideak erasoan eta Intzak erakustaldia eman zuen hiruko marratik (12/6 sartuta). 10 puntura joaten zirenean erreakzio iristen zen gipuzkoarren partetik eta laugarren laurdeneko erdialdera arte oso parekaturik joan zen neurketa. 5 minuturen faltan 3 puntu goitik bakarrik ziren etxekoak eta kanpotarrak ematen zebiltzan mailaren beldur. Baina nekeak eragindako erabaki txar batzuek tarteko zuloa zabaltzea lortu zuten nafarrek eta amaieran besoak jaistea besterik ezin izan zuten egin Zurtekoek, 69 eta 58 galtzen amaitu arte.

Datorren asteburuan goi mailako beste neurketa bati egin beharko diote aurre Iraurgiko neskek, Caja Vital UPV lider berria izango baita bisitari Azkoitiko kiroldegian. Jarrera berdinarekin jarraituta, ziur gauzak zail jarriko dizkietela Zurtekoek arabarrei.

Egurre ZURT eta jarraitu horrela.

Saskiratzaileak: (11-7/18-21/20-17/20-13)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (12), Berezi, Ainhoa, Irati, Maialen, Intza (27), Itsasne (4), Maite (3), Maitane (3) eta Itsaso (9).