Aitor Astigarraga Espainiako 15 urtez azpiko selekziorako deitu dute

img
Argazkia: Basketbasko.com

Grupo Zaher ISBko jokalariak Aste Santuak Casteldefelsen (Katalunia) pasako ditu kontzentraturik.

Aitor Astigarraga zorioneko dago, izan ere, bere lanak fruitua eman du eta 15 urtez azpiko Espainiako Selekzioko hautatzaile diren David Soriak eta Jose Maria Panaderok Aste Santuan Casteldefelsen (Katalunian) egingo duten kontzentraziorako deitu dute, beste 20 jokalarirekin batera.
Astigarragak urtarrilean Espainiako Kadete Txapelketa jokatu zuen Euskadiko Selekzioarekin nahiz eta lehen urtea daukan kadete mailan, eta laugarren postua eskuratu zuen. Horretaz gainera, Grupo Zaher ISBko jokalariak ondo ezagutzen du Casteldefels, izan ere, udan, BAM txapelketa jokatzeko deitu zutenean, bertan egin baitzituen azken entrenamendua. Beraz, ez du arazorik izango bertako Florida Park hotelean hilaren 29a eta 31 bitartean pasa behar dituen egunetan, herri horretara egokitzeko.
Zorionak eta zorte on Aitor!!