Asesori SAF 53 - Lizuan.com ISB 61

img
Argazkia: Iraurgi SB

Liderrari irabazi ondoren txapelketa pil-piliean

Denboraldiaren amaiera heltzear eta Gasteizen liderraren aurkako partidu zaila. Aste guztian buru belarri entratzearen ordaina da garaipen garrantzitsu hau. Ondo defenditu beharra zegoen bestela akabo eta erasoan erritmoa biziarekin jokatu, txapelketako talderik gazteenetako baten izatearen abantailetako bat nahiz eta taldeari altuera pixkat falta.

Partidua ez zen oso ikusgarria izan defentsan bi taldeak gogor ibili bait ziren, baina baloi asko lapurtzeak eta defentsako errebotean serio jarduteak, partiduak irabazteko asko laguntzen du. Erasoan txukun saskipean eta baita jaurtiketa libreetan ere, hiruko jaurtiketetan betiko maila mantendu zuten eta hori ez da seinale txarra partiduak irabazteko. Partiduko beste nota positiboa basketaveragea Lizuan.com ISBren aldekoa izatea da bukaerako berdinketetarako garrantzitsua, sailkapena oso estu bait dago azken jardunaldiaren ondoren, si talde aurreneko bi postuen bila garaipen baten aldearekin.

Horrela bada etxean gelditzen diren bi partiduetan zaleagoaren berotasuna ondo ezkertzearen alde Lizuandarren hutsik ez egite espero dute.

Egurre Lizuan!!!