Movilquick Azpeitia ISB Euskadiko Txapeldun

img
Argazkia: Full Roc

Iraurgiko neskek 53 eta 62 irabazi zioten Electro Alavesa Araskiri Junior mailako Euskal Ligako finalean.

Zorioneko dira Movilquick Azpeitia ISBko neskak. Lanak bere fruituak ematen dituela diote eta urte guztian zehar egindako lan bikainak oraingoan izan du saria: Euskal Ligako Txapeldun berriak dira ISBkoak junior nesketan, maiatzaren erdialdean Zaragozan jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela lortuta gainera. Asteburu bikain batekin beraz, denboraldi ezin hobe bat borobildu dute.

Gasteizen jokatu dute Aritz Aldalurren neskek Euskal Ligako junior nesken mailako Lauko Finala, eta jokatu beharreko bi neurketak gainera gasteiztarren aurka egin behar izan dute. Final erdietan Araba A taldea izan zuten aurkari. Bi taldeek finala bailitzan hartu zuten neurketa, irabazleak Espainiako Txapelketarako txartela lortuko zuela baitzekien, izan ere, Electro Alavesa Araskik, bigarren fasea lider bezala amaitzeagatik txartel hori poltsikoan zeukan. Aurreko faseetan bakoitzak bi neurketa irabazi zizkion besteari eta beraz bi taldeak ondo ezagutzen ziren eta bestearenganako errespetu handiarekin irten ziren kantxara. Lehen minutuetan, besteak zer egingo ibili ziren gehien bat. Baina bigarren laurdena ezin txarragoa izan zen. Biek ala biek sekulako hutsak burutu zituzten eta atsedenaldira 20 eta 16 iritsi ziren. Atsedenaldia bikain etorri zitzaien ordea batzuei zein besteei eta saskiratze trukaketak bueltatu ziren. Aipatzekoa arabarrek hiruko marratik erakutsitako abilezia, zeinarekin azken minutuetara abantailarekin iristea lortu zuten. Araba A-k markagailuan agintzen jarraitu zuen minutu askoan, baina azken uneetan, Lizarazuk jaurtiketa libreen marratik asmatuaz, berdinketa igo zuen markagailura eta 55nako berdinketarekin amaitu zen neurketa. Berdinketak bost minutu estra horietan ere iraun zuen eta gipuzkoarrak 1 goitik zirela, gasteiztarrek azken aukera bat izan zuten 8 segundoren faltan garaipena lortzeko, baina Iñiguez-ek ez zuen asmatu bere jaurtiketan eta finalerako pasea Movilquick Azpeitia ISBk lortu zuen.

Saskiratzaileak: (14-13) (6-4) (14-21)(21-17)(10-9)

MOVILQUICK AZPEITIA ISB: M. Loiola (2), M. Lizarazu (11), I. Astigarraga (12), S. Zabaleta (2), A. Besga (15) – hasierako bostekoa – M. Aldalur (0), M. Galdós (5), E. Iturralde (9), M. De Jesús (0). A. Goenaga (2), A. Olarte (0), M. Zubizarreta (7)

CB ARABA: M. Larrañaga (14), N. Iñiguez (16), A. Iturritza (4), V. Pinilla (0), N. Martínez (13) – hasierako bostekoa- L. Para (0), I, Knorr (3), S. Caicedo (0), M. Goitiz (7), S. Minguez (0), M. Pereda (7).

Finala hurrengo goizean jokatu zen txapelketan zehar garaipen gehien lortu dituzten bi taldeen artean: Movilquick Azpeitia ISB eta Electro Alavesa Araski. Etxekoak hasi ziren agintzen markagailuan baina gipuzkoarren erreakzioa etorri zen hutsarte baten ondoren. Minutu oso parekatuak ikusi ahal izan genituen, batzuek kolpea jotzen saiatu eta besteek erantzuten jakiten baitzuten. Atsedenaldirako emaitzak argi eta garbi uzten du neurketako parekotasuna: 26 eta 25 arabarrak aurretik. Atsedenalditik bueltan baina Iraurgikoak nagusitzen hasi ziren. Gutxika-gutxika aldea zabaltzen hasi ziren eta etxekoen ahaleginek ezer gutxirako balio izan zuen. Hiruko marratik bikain ibili ziren gipuzkoarrak, jaurtiketa horiekin neurketa erabat erabaki zutelarik. Azkenean 53 eta 62, Movilquick Azpeitia ISB Txapeldun!!

Saskiratzaileak (12-14/26-25/35-40/53-62)

ELECTRO ALAVESA ARASKI: Molinuevo (23), Okeyo (2), Lozano (6), Vesga (4), Conde (8), Del Campo (8), Cano (0), De la Torre (5), Becerra (0) y Rementeria (4).

MOVILQUICK AZPEITIA ISB: Loiola (1), Lizarazu (13), Astigarraga (10), Zabaleta (0), Besga (17), Aldalur (0), Galdos (6), Iturralde (2), De Jesus (0), Goenaga (0), Olarte (0) y Zubizarreta (13).

Beste hiru ordezkariak ere bikain

Beste hiru ordezkari izan ditu Iraurgi SBk Euskal Ligako Lauko Finaletan, klub bakarra hori lortzen, eta beste txapelik lortu ez badute ere, lan bikaina egin dutela aipatu beharra dago.

Junior mutiletan adibidez, Azpeitian jokatu zen txapelketan, Glual Hydraulics ISBk finalerako txartela lortu zuen, lehen final-erdian, Loiola Indautxu 76 eta 73 luzapenean garaitu eta gero. Easoren aurkako finalean berriz, ez zuten euren egunik onena izan eta 40 puntuan bakarrik gelditu ziren, 20 puntugatik galduz. Azkenerako zapore gazi-gozoarekin amaitu dute urtea Ander Arrutirenek, izan ere, denboraldi bikaina jokatu eta gero, txapelketako finalera iritsi eta nahi bezala ez jokatu ahal izatea zure zaleen aurrean…

Antzerako zerbait gertatu izan zaie Gerdau Azkoitia ISBko neske kadete mailan. Denboraldi ikaragarria egin eta Txapelketako finalera iritsi arren, final-erdietan Easo A kanpoan utzi eta gero, pastelaren ginga falta izan zitzaion. Zarautz askoz indartsuago izan zen finalean eta Txapelketa irabazteaz gain, Espainiako Txapelketa jokatu ahal izateko txartela ere eraman zuten.

Grupo Zaher ISBk ez zuen finalera sartzeko aukerari izan, baina hau ere osta-osta izan zen. Gerora Txapeldun amaituko zuen Unamuno oso estu hartu zuen eta final-erdia 75 eta 72 galdu zuten luzapen baten ondoren.

Zorionak guztiei!!!