Glual Hydraulics ISBk ere Espainiako Txapelketa jokatuko du

img
Argazkia: Javi Zurbano

Euskadiko Hirugarren sailkatu delako lortu du postua eta Galizian maiatzaren 12tik 18ra jokatuko den txapelketan presente egongo da.

Euskal Ligako Lauko Finala zapore gazi-gozoz amaitu zuten Glual Hydraulics ISB taldeko mutilek. Final-erdietan garaipena lortu eta gero, Easoren aurkako azken neurketan ez zutelako zuten guztia eman ahal izan zaleen aurrean eta Txapelketarekin batera, donostiarrek Espainiako Txapelketarako txartela lortu zutelako. Baina lanak bere fruituak ematen dituela bezain egia da bizitzak (kasu honetan saskibaloiak) batzuetan sorpresak ematen dituela eta oraingo honetan Iraurgikoek sorpresa polita jaso dute.

Izan ere, azkenean Galiziako Marin, Cambados eta Pontevedra herrietan maiatzaren 12tik 18ra jokatuko den Espainiako Saskibaloi Junior mutilen Txapelketan egongo dira. Talde batzuek uko egin diote jokatzeari eta ordena jarraituta txapelketa jokatzeko plaza bat Euskadiko hirugarrenari egokitu zaiola jakinarazi zuten Espainiako Saskibaloi Federakuntzatik. Beraz, Loiola Indatxuri final-erdietan irabazi izanak eman du bere saria eta Galizia aldera joango dira gure mutilak.

Dagoeneko badakite gainera zeintzuk izango dituzten aurkari. B multzoan jokatzea egokitu zaie eta bertan dira Badalonako Joventut, Kanarietako CBA Hedelberg eta Instituto Rosalia galiziarra. Kanariarren aurka egingo dute debuta maiatzaren 12an bertan, arratsaldeko 20:00tan. Ez da erraza izango beraz aurrera egitea, baina orain gozamenerako denbora tokatzen zaie eta gozatzea izango da helburua.

Movilquick Azpeitia ISBko neskak Zaragozan

Movilquick Azpeitia ISBko neskek Gasteizen jokatu zuten Lauko Finala irabazita lortu zuten Zaragozan jokatuko den Espainiako Txapelketarako txartela eta hauek ere badakite zeintzuk izango diren euren aurkariak. E multzoan egotea egokitu zaie, Snatts Femení Sant Adriá kataluniarrekin, Basket Mar Gijon asturiarrekin eta Balearretako Pizzeria Plaza Imprenta Bahíarekin batera. Debuta 12an bertan egingo dute baita ere, azken talde honen urka gainera.

Zorte on!!