Espainiako 15 urtez azpiko Selekzioak Aitor Astigarraga deitu du

img
Argazkia: Astigarraga Euskal Selekzioarekin

Azpeitiarrak Kavalan, Grezian, jokatuko den Adiskidetasunaren Txapelketa jokatzeko aukerak ditu.

Ez da lehen aldia Espainiako Saskibaloi Federaziokoek Aitor Astigarraga beraiekin jokatzeko deitzen dutena. Iaz, 14 urtez azpiko Selekzioarekin BAM Torneoa jokatu zuen Eslovenian eta aurtengo Aste Santuan ere, 15 urtez azpiko hautatzaileek aurre-deialdian sartu zuten Casteldefels-en, Katalunian, egin zuten kontzentraziorako.

David Soria eta José María Panadero hautatzaileek badakite Grupo Zaher ISBko jokalariak eman diezaiekeena eta horregatik berriz ere deitu dute, abuztuaren 12tik aurrera Martorell-en egingo duten kontzentraziorako. Hemendik irtengo diren hautatuek, Kavalan (Grezian) jokatuko den Adiskidetasunaren Txapelketa jokatuko dute abuztuaren 17tik 19ra eta bertan Italia, Grezia eta Frantzia bezalako selekzioen aurka lehiatu beharko dute.

Zorionak Aitor eta segi lanean!!