Jarrera bikaina, garaipen erraza

img
Argazkiak: Iraurgi SB

Kirola Aukera ISBk 98 eta 24 irabazi zion Zarautzeko Zast 99 taldeari denboraldiko lehen neurketan.

Denboraldiko lehen neurketa jokatu zuen larunbatean Kirol Aukera ISBk eta denboraldiko lehen garaipenarekin amaitu zuten partidua. Aurre-denboraldian lan bikaina egin eta gero, lehiaketan ordura arte ikasitakoa praktikan jartzeko garaia heldu zitzaien Borja Bellosoren mutilei eta badirudi gauzak ondo barneratu dituztela, lan ona eginez eta jarrera bikaina erakutsi eta gero garaipen erraza lortu baitzuten.
Oso gogotsu irten ziren kantxara ISBkoak eta defentsan zuten guztia emanez, zarauztarrei uztairako bidea itxi zieten behin eta berriz. Horretaz gainera erasoan bikain asmatu zuten jokaldiak amaitzerako orduan eta 21 eta 0ko partzialarekin neurketa hasita kontrarioei erakutsi zieten garaipenak etxean gelditzeko asmoa zeukala. Lan bikain honek neurketa guztian zehar jarraitu zuen. Zast-ekoek nahia eta ezina erakutsi zuten Kirol Aukerakoen aurrean eta nahiz eta bigarren zatian jokoan gora-behera gehiago erakutsi etxeko taldeak, neurketa amaierara oso sentsazio positiboekin iritsi ziren. Ez da harritzekoa 98 eta 24 irabazi eta gero, baina garaipen honek, lanean jarraitzeko balio behar die orain, eta jarrera onarekin edozer lortzeko aukera izango dutela erakusteko.
Datorren asteburuan talde askok bezala atsedena izango dute Kirol Aukera ISBkoek “Pilarika” eguna dela eta. Beraz, gauzak lantzen jarraitzeko aukera bikaina izango dute astean zehar.
Saskiratzaileak: (23-2/35-8/23-6/17-8)
KIEOL AUKERA ISB: Julen, Aimar(6), Iakes (2), Zubi (2), Ibai(6), Ivan(9), Mikel(8), Aitor (14), Luken (16), Alain (26), Asier (9).