Geldiezin

img
Argazkia: Iraurgi SB

Zurt Taberna ISBk seigarren garaipena lortu zuen igandean Erroibide Irun-i 37 eta 41 irabazi eta gero.

Dagoeneko ez dago hitzik Zurt Taberna ISBko neskak egiten ari diren denboraldi hasiera deskribatzeko. Sei neurketa jokatu eta seietan garaipena lortzea Emakumezkoen lehen mailan ikaragarria da eta gainera kolore guztietako garaipenak lortu dituzte: partidu bikainak jokatuz, erasoan erakustaldiak emanez, defentsan oinarritutako jokoarekin, neurketa ez horren onak jokatuta… Pasa den astean eta oraingoan lortutako bi garaipen ezberdinak dira horren froga garbiena. Loiola Indautxuren aurka denboraldiko neurketa onena jokatuta lortu bazuten garaipena, aste honetan akats gehien egin dituzten partidua jokatuta ere, garaipen berri bat poltsikoratu dute.

Egia esan azken emaitza ikusita bat baino gehiago harrituko da horren markagailu baxua ikusita, baina uztaiek ohikoak baino txikiago egin zitzaion bai talde bati eta baita besteari ere. Lehen zatian oso nabaria izan zen jokalari guztien ezina saskira begira. Nahiz eta baloia ondo mugitu eta jaurtiketa onak burutu, baloiak ez zuen sartu izan nahi eta puntu festarik ez zela izango hasiera hasieratik ikusi zen. Etxekoek partiduko 40 minutuetan zonakako defentsa erabili zuten eta kosta egin zitzaien Zurtekoei horri aurre egitea. Horregatik, eta Eider Iturralderen ahaleginak ahalegin, Erroibidek agindu zuen ia momentu guztian markagailuan. Atsedenaldian 23 eta 19 etxekoen alde.

Irundarrak aurretik ziren baina markagailuko diferentzia ez zen handia eta puntuak sartzeko zituzten arazoak ikusita neurketa oso parekaturik joango zela antzeman zitekeen. Defentsek erasoen gainetik jarraitzen zuten baina markagailua dantzan hasi zen, gora eta behera, batzuen eta besteen alde. Azken minutuetan erabakiko zen dena eta urduritasuna agertzen hasi zen. Momentu hauetan garrantzitsua izaten da duzun guztia eman eta besoak ez jaistea eta Erroibideren hiru puntuko aldeari aurre egiten jakin izan zuten Zurteko neskek, 6 eta 0ko partzial bat eginda eta modu honetara garaipena lortuta. 37 eta 41, lider jarraitzeko beste garaipen bat.

Lidergo hori baina jokoan egongo da beste behin asteburu honetan Azkoitiko kiroldegian. Lehen eta bigarren sailkatuak ikusiko baitute elkar datorren larunbat arratsaldean: Zurt Taberna ISBk eta Quiron Leioak. Etxean jokatu zuten azken partiduan ere modu berdinean iritsi ziren Loiola Indautxuren aurkako neurketara. Ia emaitza errepikatzen den.

Saskiratzaileak: (9-6/14-13/10-13/4-9)

ERROIBIDE IRUN: Altzaga, Alza (5), Ramirez (6), Martinez (11), Oregui (3), Saenz (2), Gonzalez (4), Arozen(2), Etxeberria (2)

ZURT TABERNA ISB: Garazi (4), Eider Iturralde (7), Galdos, Ana, Irati (2), Intza (13), Berezi, Itsaso (13), Ane Goenaga (2).