Liderrari irabazita lider bihurtu

img
Argazkia: Iraurgi SB

Movilquick Azpeitia ISBk 75 eta 68 irabazi zion larunbatean Gernika KESB talde bizkaitarrari.

Lehen taldea egiten ari den antzera, Movilquick Azpeitia ISB denboraldi hasiera bikaina egiten ari. 7 neurketa jokatu eta 6tan lortu dute garaipena eta galdu duten hori, gaur egun beraiekin lider diren Easoren kantxan galdutakoa izan da. Aste honetan adibidez, Gernika KESB talde bizkaitarraren bisita jaso zuten Azkoitiko kiroldegian, ordura arte lider zegoen taldea, eta erritmo bizian jokatutako neurketan garaipena eta lidergoa lortu zuten Iraurgikoek.
Hasiera hasieratik nabaritu zen neurketa gogorra izango zela. Ez bakarrik bi taldeek duten maila bikainagatik, baizik eta sekulako erritmoa ezarri zietelako batzuek eta besteek lehen momentutik. Erasoak defentsen gainetik ibili ziren eta kontraeraso politak ere ikusteko aukera izan genuen. Kanpoko jaurtiketetan ere asmatu uzten etxekoek eta Marenek azken segundoan sartutako hiruko bateri esker 5 puntuko abantailarekin amaitu zuten lehen laurdena. Bigarren laurdenean baina faltekin arazoak izan zituzten etxekoek eta gutxika-gutxika bizkaitarren barruko jokoa nagusitzen hasi zen. Jaurtiketa libre asko izan zituzten alde kanpotarrek eta gipuzkoarrek zonakako defentsa ondo eraso egin arren jaurtiketetan asmatu ez zutenez atsedenaldira Gernikakoak 34 eta 38 ziren aurretik.
Hirugarren laurdenean 8 puntuko abantaila izatera iritsi ziren kanpokoak, baina horri aurre egiten jakin izan zuten Movilquickeoek eta berehala partidua berdintzeko kapaz izan ziren. Azken minutuetara osoago iritsi ziren Iraurgikoak, erritmo biziari eusteko kapaz izan ziren eta kanpotarrak errotazio falta sumatzen hasi ziren. Errebotean nagusituz eta korrika behin eta berriz irtenda, 7 puntuko aldea zabaltzea lortu zuten Aritz Aldalurren neskek eta amaiera arte alde hori mantentzeko kapaz izan ziren.
Hurrengo asteburuan Durangoko Landako kiroldegian jokatuko du Movilquick Azpeitia ISBk. Tabirakok 2 garaipen besterik ez ditu lortu orain arte, baina Durangon jokatzea beti izaten da zaila. Ia lidergoari eusteko kapaz diren.
Saskiratzaileak: (22-17/34-38/49-50/75-68)
MOVILQUICK AZPEITIA ISB: Galdos (16) , Lizarazu (14) , Uria (5) , Goenaga (11) eta Bereziartua (4) – hasierako bostekoa – Loiola (12) , Aldalur (2) , Ugarte (3) , Olarte (4) , Soraluze (4) eta Olano.