Hiru jarraian

img
Argazkia: iraurgi SB

Azkoitia Azpeitia ISBk 90 eta 74 irabazi zion Avia Ardoiri denboraldiko bosgarren garaipena eskuratuta.

Denboraldiko sasoi garrantzitsuenetariko batera hiru garaipen jarraian eskuratuta helduko da Azkoitia Azpeitia ISB. Hurrengo neurketetan erabakiko da gora begira muturra sartu ahal izango duen edota erdi-beheko multzoan amaituko duen kokatuta. Azken neurketan behintzat sentsazio positiboak utzi zituzten Alex Astigarragarenek, partidu serioa jokatuz gero garaipenek alde egitea zaila izaten dela erakutsita.

Hala ere, lehen laurdenean erakutsitako defentsa ez zen onena izan eta hori dela eta 22 puntu jaso zituzten. Defentsen gainetik ibili ziren erasoak eta puntu askoko neurketa izango zela aurreikusi zitekeen. Lehen eta bigarren laurdenen artean egoten den hutsartean Iraurgiko jokalariek ondo barneratu zuten defentsa horrekin zail izango zutela garaipena eta lanean sendo jarri ziren. Errebotea ondo zainduta korrika egiteko aukera eduki zuten eta atsedenaldirako lehen aldeak zabaltzea lortu zituzten ISBkoek: 40 eta 35.

Aldageletatik bueltan partidua erabakitzen hasi ziren 10 eta 0ko partziala eginda etxekoek. Hirugarren eta laugarren laurdenetan joko azkarra eta bizia egiten jakin izan zuten Iraurgikoek eta nafarrek ezin izan zituzten gelditu. Horretaz gainera, erasoko errebotean min egiteko aukera eduki zuten. Guzti horrek lasaitasunez jokatzeko aukera eman zien eta gutxika-gutxika aldea zabaltzen joan ziren. Azken minutuetako saskiratze trukaketan defentsako lana pixka bat jaitsi arren, lasai antzean amaitzea lortu zuten eta 90 eta 74 irabazten amaitu zuten.

Hurrengo neurketa hirugarren sailkatuaren etxean jokatuko dute. Universidad Deusto Loiola Indautxu talde bizkaitarrak bi neurketa besterik ez ditu galdu, beraz partidu zaila izango dute. Ia hirugarrena jarraian lortu eta gero, laugarrena eskuratzeko kapaz izaten diren.

Saskiratzaileak: (21-22/40-35/66-53/90-74)

AZKOITIA AZPEITIA ISB: X.Aldalur (19), Josu Urbizu (14), Jakes (17), Jabi Amenabar (7), Irulegi (8), Unai Amenabar (5), Luis (2), Beñat Aldalur (9), Jokin (7), eta Beñat Altzibar (2).