Erritmo bizia, garaipen berria

img
Argazkia: Iraurgi SB

Movilquick Azpeitia ISBk 52 eta 75irabazi zion Araskiri Gasteizen eta garaipenak lider jarraitzeko balio dio.

Azken sailkatuaren aurka jokatzen duzunean lider izanda, neurketa nahi baino zailagoa bihurtu daiteke, garaipena gauza asko egin gabe erraz lortu dezakezunaren ustea izan baitezakezu. Gainera etxekoek borrokarako grina erakusten badu, gehiago zaildu daitezke gauzak. Baina, Movilquick Azpeitia ISBk ezaugarri bat badauka jokalariek neurketa guztietan duten guztia eman nahi izaten dutela da. Erritmo biziarekin jokatu nahi izaten dute, presioa aurre aurrean egin eta bide horretatik garaipenak iritsi direnez, partiduro estrategia hori errepikatzeko prest agertzen dira.
Joko horrekin lehenengo laurdenean dagoeneko aldea zabaltzeko kapaz izan ziren Aritz Aldalurren neskak. Baloiak eskuratu eta kontraerasora irtenda, behin eta berriz saskiratze errazak lortu zituzten eta laurden amaierarako 11 puntu goitik ziren. Bigarren laurdenean berriz, defentsako lanak pixka bat jaitsi zen. Etxekoak, baloiak galtzeari utzi eta euren jaurtiketak sartzen hasi ziren. Partiduko minuturik parekatuenak izan ziren hauek, izan ere, etxekoek saskiratzeak lortzen bazituzten ere, kanpokoek euren jardunean jarraitu zuten erasoan. Modu honetara, atsedenaldira 29 eta 41 iritsi ziren.
Partidua guztiz puskatu eta gerora lasaiago jokatzeko asmoz irten ziren hirugarren laurdenean Movilquickekoak. Naroa erritmoaren jabe egin zen eta behin partiduko erritmoa ezarrita apurka-apurka aldea zabaltzen hasi ziren. Kanpotik jaurtiketak asmatuz eta defentsan oldarkor jokatuta 18 puntu goitik iritsi ziren azken laurden hasierara. Bukaerako minutuak saskiratze trukaketa bat izan ziren. Etxekoek besteak baino gutxiago ez zirela erakutsi nahi izan zuten eta gipuzkoarren saskiratze bakoitzari erantzuteko gogoa erakutsita aldeak ez zuen gehiegi gora egin. Azkenean 52 eta 75.
Saskiratzaileak: (11-22/29-41/36-54/52-75)
MOVILQUICK AZPEITIA ISB: Ugarte (0) , Galdos (9) , Uria (26) , Olarte (11) eta Goenaga (4) – hasierako bostekoa – Aldalur (2) , Loiola (2) , Soraluze (2) , Iturralde (12) , Olano (0) eta Bereziartua (7).