Euskadiko Mini txapelketa jokatuko da asteburuan Arrasaten

img
Argazkia: Iturripe Kiroldegia

Gipuzkoako Selekzioarekin arituko dira Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalari.

Asteburu askotan entrenamendu gogorrak egiten ibili eta gero, iritsi da lehiaketarako garaia Gipuzkoako Mini Selekzioentzat. Datorren asteburuan Arrasateko Iturripe kiroldegian jokatuko da Euskadiko Selekzioen arteko mini mailako txapelketa eta Gipuzkoako selekzioarekin Iraurgi SBko harrobiko hainbat jokalari deitu dituzte.
- Nesketan: Ane Sudupe, June Zubizaurre eta Edurne Bastida.
- Mutiletan: Manex Ansorregi, Iker Larrañaga eta Joseba Azpillaga
Txapelketak izango dituen egutegiei dagokienez, hurrengo hauek izango dira:
- Ostirala 10, arratsaldeko 18:00etan: Bizkaia-Gipuzkoa neskak
- Ostirala 10, arratsaldeko 20:00etan: Bizkaia-Gipuzkoa mutilak
- Igandea 12, goizeko 10:00etan: Gipuzkoa-Araba neskak
- Igandea 12, eguerdiko 12:00etan: Gipuzkoa-Araba mutilak