LAN MOBEL-ek EZIN ATLETIKO-ren AURKA

  • EBA
  • 2005/12/11
  • IRAURGISB.com-eko erredakzioa
img

Giro bikaina harmailetan, jende ugari neurketa ikustera, Gipuzkuko saski baloi zale ugari, eta noski Azkoiti-Azpeitiko zaleak, beti bezala LAN MOBEL-i laguntza emateko prest beraien animoarekin, baina oraingoan ezina.

Neurketa hasi eta ikusi genuen gure taldea ez zela bestetako, zer ote, berain meritoa edo gure utsunea?, baina gure jokalariek ezinean eta beraiek ba…………., beraien partidua egiten.
Markagailuan beti atzetik: 14-24 lehen laurdenean, 27-35 atsedenaldian, 43-51 hirugarren laurdenaren amaieran eta 64-74 amaieran, eta hurbilena egon ginenean 7 puntora, beraz inoiz ez ginen jaurtiketa batetara egon, nahi eta ezin.
Erasoan ezinean, beraiek ondo zekiten gure jokoa nundik norakoa zen, baina beste aurkariak ere jakiten dute eta hobeto jolasteko gauza izan gera beraz ezagutzen zigutela esatea ez da arrazoia zeren denak ezagutzen gara, 56 aldiz jaurti jokoan eta 19tan bakarrik sartu genuen saskian, ez zen gure eguna izan.
Defentsan zerbait, markagailuan pixkat urbiltzea lortze genuenean, defentsaren eragina izaten zen baina ondorengo erasoetan ez genuen saskiratzerik lortzen eta diferentziak berean jarraitzen zuen, benetako urbiltasuna lortu gabe, edo jaurtiketa huts egin, edo baloia lapurtze ziguten, edo pase txarra egite genuen edo……………….
Beraz lehenbailehen ahaztea komeni zaigu neurketa hau, eta beti bezela neurketaz-neurketa, denboraldi bikainaren lasaitazunarekin segi lanean ze, arro egoteko denboraldia dijoa bai noski.

SASKIRATZAILEAK
Artetxe (6), Urbieta (10), De Miguel (2), Lizarriturri (2), Etxeberria (7), Ibargutxi (19), Xabo (7), Alex, Jon Arozena (7), Jabi Hernando (4), Asier De la Iglesia, Josu Arozena.