Argiak ilunak baino gehiago lehen fasean

img
Argazkia: Iraurgi SB

Kirol Aukera ISBk hirugarren postuan amaitu du kadete mailako errendimenduzko bere multzoan.

Pasa den asteburuan amaitu zuen Kirol Aukera ISBk denboraldiko lehen fasea, Goierriren aurka Urretxun garaipen on batekin amaitu ere (42 eta 72). Kadete mailako errendimenduzko bigarren multzoan jokatu dute Iraurgikoek eta orain arte behintzat argiak ilunak baino gehiagoa izan ditu denboraldiak. Sei garaipen lortuta eta lau porrotekin, hirugarren postuan amaitu dute. Beraiek baino nagusiagoak ziren aurkarien kontra izan dituzte arazo gehien. Añorga eta Atco. San Sebastianen aurka bi porrot nabarmen jasan zituzten etxetik kanpo jokatu zutenean, baina Azpeitian, zail jarri zizkieten gauzak. Beraien edadeko jokalariz osotutako taldeen aurka berriz, garaipenak lortu dituzte neurketa guztietan eta gainera oso nagusi zirela erakutsiz.
Taldeak bi pertsona gehiago ditu Urritik, David eta Endika, eta biek lortu dute multzoa elkartuago egotea, eta horrek errazago egiten du eguneroko lana. Gauza on asko ditu talde honek, baina baita hobetzeko beste gauza batzuk ere eta horretan zentratu beharko dute denboraldiko bigarren zati honetan. Jokalariek lana eta esfortzua jarriko dutela ez dago dudarik. Gozatzea ere tokatzen zaie eta horretarako adibidez esperientzia bikaina izango da apirilean Liverpoolera guztiak batera egingo duten bidaia. Bertan, Ingalaterran zer nolako saskibaloi maila dagoen ikusi ahal izango dute eta horrek ikasteko ere balioko die jokalari hobeagoak izateko bidean.