Sartu ezean ezin irabazi

img
Argazkia: Iraurgi SB

Kirol Aukera ISBk Internacional CDren kontra 31 eta 48 galduta hasi du kadete mailako errendimenduzko bigarren fasea.

Argiak ilunak baino gehiago erakutsiz, kadete mailako errendimenduzko lehen fasean bere multzoko hirugarren amaitu eta gero, Kirola Aukera ISBk bigarren faseari ilusio osoz ekin zion pasa den asteburuan. Gogoak eta ilusioak baina, batzuetan ez doaz zorte eta asmatzearekin lotuta eta hau gertatzen denean, gehienetan porrota heldu ohi da.

Egia esan Borja Bellosoren jokalariek ez zuten neurketa txarra jokatu, defentsako lan nahiko ona burutu zutelako eta erasoan ere jokaldiak ondo burutu zituztelako. Baina batzuetan izan ohi da dagoen saskirik handiena jarrita ere ezin sartu ibiltzen zarela, eta horixe gertatu zitzaien larunbatean Kirol Aukera ISBkoei. Gauzak ondo egin eta gaizki irteten direnean gainera frustrazioak jaten zaitu eta hori gertatzen denean oraindik eta zailagoa da aurrera egitea. Hala ere, azken minutuetara garaipena lortzeko aukerekin iritsi ziren Iraurgikoak eta horrek asko esan nahi du beraien alde. Berriz ere Internacional CDren aurka jokatzen dutenean, seguru garaipenetik gertuago egongo direla.

Egin dezaketen gauzarik onena da neurketa hau ahaztu eta hurrengoari begira jartzea. Datorren asteburuan Arrasaten jokatuko dute uztaira begira gehiago asmatuko duten esperantzaz.