Dena emanda ere ezin garaipena lortu

img
Argazkia: Iraurgi SB

Alex Astigarragak 8 jokalari bakarrik erabili ahal izan zituen eta dena emanda ere Azkoitia Azpeitia ISBk 59 eta 62 galdu zuen Goierriren aurka.

Aurreko astean erakutsitako bertsiorik onena partiduro errepikatzeko gogoz dabiltza Azkoitia Azpeitia ISBko mutilak, baina zortzi jokalari bakarri daudenean jokatzeko moduan, lehen maila bezalako lehiaketa gogor batean… azken sailkatuaren aurka jokatuta ere galdu egin dezakezu.

Partidua oso parekatua izan zen. Lehen zatian bi taldeek eroso jokatu baldin bazuten erasoan, bigarrenean batez ere defentsako lanak gailendu ziren. Partidua bikain hasi zuten erasoan etxeko jokalariek. Baloia ongi mugituz eta fresko sentitu ziren bitartean asmatuz. Baina indarrez exkax zabiltzanean, normalean defentsako lana egitea zailagoa izaten da eta horrelako zerbait gertatu zitzaien Iraurgikoei. Bigarren laurdenean zehar jasotako bi teknikek, jaurtiketa libre batzuk eman zizkieten alde urretxuarrei eta hauek ez zituzten huts egin, atsedenaldira abantaila txiki bat lortu zutelarik.

Aldageletan defentsako lana asko hobetu beharra zeukatela barneratu zuten Azkoitia Azpeitia ISBkoek eta horretan saiatu ziren. Lortu zuten helburua eta markagailuan aurretik jartzea ere erdietsi zuten, baina nekearen poderioz edo, erasoan huts egiten hasi ziren eta kanpotarrek neurketa berriz parekatzea lortu zuten. Eta azken minutuetara, etxekoek dena emanda zeudela, huts bakoitzari erantzuten jakin izan zioten Goierrikoek azkenerako 59 eta 62 irabazten amaitzeko.

Partidua ezin irabazi arren, notizi positibo bat jaso zuen Alex Astigarragak: Xabi Aldalur kantxetara bueltan da. Oraindik bere maila onenera iristeko denbora beharko du, baina entrenatzaileak badauka beste baliabide bat hurrengo partiduetarako. Datorren asteburuan Arrasaten jokatuko dute Azkoitia Azpeitia ISBko mutilek. Ointxe ligako bigarren sailkatua da eta beraz neurketa zaila aurreikusten da, nahiz eta bi talde hauen artean beti bizi izaten diren neurketa parekatu eta gogorrak.

Saskiratzaileak: Xabi Aldalur (2), Urbizu (10), Jabi Amenabar (21), Unai Amenabar (6), Luis (1), Beñat Aldalur (12), Jokin eta Altzibar (6)