Liverpooleko Litherland High School-ekin hartu-emana

img
Argazkia: Kirol Aukera ISB

Ingalaterrako mutilak egun batzuk pasatzen egon dira eta orain Kirol Aukera ISBkoak joango dira Liverpoolera egun batzuk pasatzera.

Kirol Aukera ISB taldeko jokalarien gurasoak bultzatuta, Liverpooleko Litherland High Schooleko talde batekin hartu-eman bat sortu da eta hori dela eta, Ingalaterrako mutil talde bat egon da egunotan gurean. Saskibaloiaren bitartez, kanpoko jendearekin harremanak edukitzea eta bide batez ingelera pixka bat ikasteko asmoarekin egindako hartu-eman honi esker, 16 urteko mutil talde honek gure inguruak ezagutu ahal izan ditu, eta bai Urretxun, bai Beasainen eta baita Azpeitian ere neurketa desberdinak jokatu ahal izan dituzte. Horretaz gain, Donostiatik egindako txangoan Donostia Arena 2016 kantxako instalazioak ezagutzeko aukera eduki zuten. GBCko jokalarien egunerokotasuna ezagutzeaz gain, kantxan bertan euren jaurtiketak praktikatzeko aukera ere eduki zuten.
Hartu-emanek baina bi parte edukitzen dituzte eta orain bigarrena egitea tokatzen da. Ostiralean, Kirola Aukera ISBko familiak bisita bueltatuko die Litherland High Schooleko mutilei. Liverpool eta inguruak ezagutzeko aukera edukitzeaz gain (Liverpool futbol taldeak jokatzen duen Anfield-etik ere bisita egingo dute) bertako beste hiru talderekin saskibaloi Txapelketa bat jokatuko dute bertan. Gales, Sefton eta Preston taldeak edukiko dituzte aurkari eta larunbata eta igandea bitartean jokatuko dituzte partidu hauek. Seguru ingelesek gurean bezain ondo pasako dutela gureek Ingalaterran.