Gerdau Azkoitia ISB Euskadiko Txapeldun!

img
Argazkia: Gerdau Azkoitia ISB

Luis Agirreren neskek 64 eta 60 irabazi zieten Loiola Indautxuri Azpeitiko kiroldegian jokatutako finalean.

Majo sufrituta, baina titulua etxean gelditu zen. Loiola Indautxurekin urtean zehar edukitako parekotasuna finaleraino eraman zuen Gerdau Azkoitia ISBk, baina fase erregularrean basketaberageak gipuzkoarren alde egin zuen moduan, Lauko Finalean 4 puntuko aldeagatik irabazita Luis Agirreren neskek lortu dute Euskadiko Txapeldun izatea.
Larunbatean surreikuspenak bete ziren. Lehen finalerdia jokatu zuen Gerdau Azkoitia ISBk Durangoko Tabirako Baquéren aurka. Faborito nagusiak ziren Iraurgi SBko neskak, denboraldian zehar beti nagusi agertu baitziren, baina bizkaitarrek estu hartu zituzten eta ez zuten etxekoek partidua puskatzerik utzi, 6-8 puntu azpitik ibili zirelako neurketa guztian zehar. Azkenean baina gerora txapeldun izango zen Gerdau Azkoitia ISBk 72 eta 66 irabazten amaitu zuen. Bigarren finalerdian berriz, Loiola Indautxuk neurketa erosoagoa eduki zuen. Egia da Easoren aurkako lehen zatia oso parekaturik joan zela, baina hirugarren laurdenetik aurrera, bizkaitarrek apurtu egin zuten neurketa eta 63 eta 48 irabazten amaitu zuten.
Finalean etxekoek kontrolpean izan zuten ia partidu guztia. Markagailuan aurretik mantendu ziren une oro lasai jokatzeko aukera ematen zien abantailekin ginera, baina txapeldun titulua zenbat eta gertuago ikusi, orduan eta urduriago jokatzen hasi ziren eta Loiola Indautxuk bere kalitatea atera zuen neurketa parekatzeko. 9 segundoren faltan Luis Agirreren neskak hiru puntu goitik ziren, baina bizkaitarrek jaurtiketa izan zuten alde, partidua berdintzeko. Ez zuten sartu eta azkenean, Gerdau Azkoitia ISBk lortu zuen titulua 64 eta 60 irabazita.
Grupo Zaher ISB hirugarren
Iraurgi SBko Euskal Ligako beste kadete taldeak (mutilena) Donostiako Josean Gaska kiroldegian jokatu zuen Lauko Finala. Ez zuen lan erraza Grupo Zaher ISBk, faborito nagusi eta anfitrioi moduan jokatzen zuen Easoren aurka neurtu behar zituztelako indarrak finalerdietan. David Rodriguezen mutilek behin bakarrik irabazi diete denboraldian zehar donostiarrei eta partidu honetan logikak agindu zuen, gerora txapeldun irten zen Easok 65 eta 51 irabazi baitzuen.