Gerdau Azkoitia ISBk Espainiako Txapelketa jokatuko du

img
Argazkia: Gerdau Azkoitia ISB

Luis Agirreren neskek igandean, hilak 25ean hasiko dute Tenerifen torneoa, gutxienez lehen fasea pasatzeko asmoarekin.

Euskal Ligan fase erregularra lehen postuan amaitu eta gero, modu zuzenean lortu zuen Gerdau Azkoitia ISBk Espainiako kadete nesken mailako Txapelketa jokatzeko. Zita Tenerifen izango da eta datorren igandetik aurrera hasiko dira lehian.
Denboraldi borobila egin dute Luis Agirreren neskek, ligako fase erregularrean lortutako lehen postuari, Azpeitian Euskal Ligako Txapeldun izatea lortu baitzuten Lauko Finalean. Junior mailako Movilquick Azpeitia ISBk jarraitu duen bide antzekoa egin dute kadeteek baita ere, eta beraien nagusiek egin dutenaren antzera, Espainiako Txapelketan, jokoaz disfrutatu eta borroka eginez garaipenen bat lortzeaz gain, ahal baldin bada lehen fasea ere pasatzea izango da eta gero, final-zortzirenetan kontrarioa estu jarri. Horixe jarri dute helburu moduan talde barruan.
Iraurgi SBko neskei H multzoan egotea egokitu zaie. Bertan Madrileko bigarren talde onena den Alcobendaseko Brains taldea, Extremadurako lehena den CB Plasencia eta Balear uharteetako lehena den Bahia San Agustin izango dituzte aurkari. Final zortzirenetara pasatzeko gutxienez bi garaipen batu beharko dituzte eta hori lortuta G multzoko talderen baten aurka jokatuko lukete.
Zorte on neskek eta disfrutatu Txapelketarekin!!