ZURT tabernak lagunarteko txapelketa bat jokatuko du Durangon

img
Txapelketako kartela.

Larunbatean Leioa SBTren aurka jokatuko dute 16:45ean hasita, eta igandean, berriz, larunbatean lortutako emaitzaren arabera izango da.

ZURT taberna ISB taldea lan askoko aurre-denboraldia prestatzen ari da, iazko denboraldi bikainaren ostean indar berdinarekin hasi nahi baitute denboraldia. Pasa den asteburuan Zarautzeko Zast taldearen aurka jokatu ondoren, datorren asteburuan, irailaren 13an eta 14an, Baque txapelketa jokatuko dute, Durangon.

Larunbatean, irailaren 13an, Leioa SBTren aurka jokatuko dute Iraurgikoek. Durangoko kiroldegian izango da partidua, 16:45ean hasita. Beste final erdian, Tabirako Baque eta Lapurdiko Anglet Cote Basque Basket taldea izango dira aurrez aurre. Partidu horietako emaitzen arabera izango dira igandeko partiduak: larunbatean irabaziz gero, igandean 12:00etan izango dute Zurtekoek finala, eta galduz gero, 10:00etan jokatuko dute beste galtzaileen aurka.

Lagunarteko txapelketa bat den arren, oso lehiaketa garrantzitsua da gure nesken prestakuntzarako. Bertan, iazko denboraldian Nesken Lehen Mailan lau lehenengo posizioetan klasifikatutako hiru ekipo (Zurt taberna ISB, Leioa SBT eta Tabirako Baque) egongo dira, eta hiru talde horiez gain Lapurdiko Anglet Cote Basque Basket taldea izango da. Hori dela eta, maila altuko txapelketa bat izango dela espero da.