Igandean hasiko da Iraurgi SBko teknifikazio eskola

img

2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak hasiko dira lanean.

Igandean, irailaren 21ean, Iraurgi Saskibaloi taldeko nesken teknifikazio eskola hasiko da Azpeitiko eta Azkoitiko kiroldegietan. Igande horretan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak izango dute aukera saskibaloiaz gozatzeko.

Ondorengo ordutegia izango dute jaioturtearen arabera:

- 2003an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 10:00etan Azpeitiko kiroldegian.
- 2004an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 10:00etan Azkoitiko kiroldegian.
- 2005ean jaiotako azpeitiar eta azkoitiar neskak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.
- 2006an jaiotako azpeitiar neskak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.
- 2006an jaiotako azkoitiar neskak 11:30ean Azkoitiko kiroldegian.