Partidu serio eta on bat jokatuz iritsi da lehen garaipena

img
Argazkia: Iraurgi SB.

53 eta 86 irabazi zuen Glual Hydraulics ISB taldeak Euskal Ligako lehenengo partidua, Loiola Indautxu 97ren aurka.

ISBko mutilen lehenengo junior taldeak, Glual Hydraulics ISBk, pasa den larunbatean hasi zuen denboraldi berria, Euskal Ligan. Ander Arrutiren mutilak Bilboko Loiola Indautxu izan zuten aurkaria beraien estreinaldian, eta 53 eta 86 irabazita itzuli ziren Bilbotik.

Partidua hasi aurretik jakinekoa zen bilbotarrek erritmo makaleko partidua nahiko zutela eta hasiera hasieratik ISBko mutilek erritmo bizia eman nahi izan zioten partiduari.Denboraldiko lehengo partidua izanik apur bat kosta zitzaien partiduan sartzea. Hala ere, minutu batzuk pasa ostean, baloia errazago mugitzen eta aukera onak bilatzen hasi ziren ISBekoak. Defentsan, ordea, ez ziren gai beraien erritmoa ipintzeko eta ondorioz aurkariek erraz lortzen zituzten puntuak. Horren erakusle, atsedenaldian jasota zituzten 38 puntuak.

Hau horrela izanik, gauzak argi zituen taldeak: partidua Azpeitira ekarri nahi bazuten defentsako jarrera gogortu behar zuten. Beraien ustez, horrela izango baitzuten aukera bakarra partiduari erritmo azkarra eman eta ISBkoei gustatzen zaien saskibaloiaz gozatzeko aukera. Gauzak horrela, gogor hasi ziren lanean eta 2 eta 21eko partzial bat lortu zuten, partidua ia erabakita utziaz. Azken laurdena ere hirugarrenaren ildo beretik joan zen, erasoan zertxobait okerrago ibili arren, defentsan jarrera ona erakutsiz partidua erabat kontrolatu zuten.

Hurrengo partidua irailaren 27an, larunbatean, 11:00etan jokatuko dute Azpeitiko kiroldegian. Gure mutilak bide berdinetik jarraitzen saiatuko dira eta guztiok bertan ikustea gustatuko litzaieke.

SASKIRATZAILEAK

LOIOLA INDAUTXU 97 53 (15+22+7+8)

Alciturin (6), Azkoaga (6), Alvarez (21), Aguirre (2), Gomez (-), Beraza (9), Najarro (1), Iparraguirre (3), Lodeiro (2), Perez (0) eta Burgo (3).

GLUAL HYDRAULICS ISB 86 (23+23+23+17)

Merketegi (9), Lur (9), Iker (6), Xuban (0), Elorza (2), Amets (9), Oteiza (0), Astigarraga (25), Xabi (7), Zabarte (17), Aritz (0) eta Sudupe (2).