Datorren igandean hasiko da Iraurgi SBko mutilen teknifikazio eskola

img

2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako azpeitiarrak eta azkoitiarrak hasiko dira lanean.

Pasa den asteburuan Iraurgi Saskibaloi taldeko nesken teknifikazioari hasiera eman ostean, datorren igandean, irailaren 28an, mutilen txanda izango da. Igande horretan 2003an, 2004an, 2005ean eta 2006an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak izango dute aukera saskibaloiaz gozatzeko, batzuk Azpeitiko kiroldegian eta besteak Azkoitikoan.

Ondorengo ordutegia izango dute jaioturtearen arabera:

- 2003an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak 10:00etan Azpeitiko kiroldegian.
- 2004an jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak 10:00etan Azpeitiko kiroldegian.
- 2005ean jaiotako azpeitiar eta azkoitiar mutilak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.
- 2006an jaiotako azpeitiar mutilak 11:30ean Azpeitiko kiroldegian.
- 2006an jaiotako azkoitiar mutilak 11:30ean Azkoitiko kiroldegian.