Laurden on bat ez da nahikoa hiru laurden txarri buelta emateko

img
Argazkia: Iraurgi SB.

53 eta 55 galdu zion Glual Hydraulics ISBek Easo 98 Ari etxeko lehenengo partiduan.

Glual Hydraulics ISBek pasa den larunbatean jaso zuen 2014-2015 denboraldiko lehen porrota. Etxeko lehenean galdu zuten Ander Arrutiren mutilek Donostiako lehen urteko Easoko taldearen aurka. Eta joan den astean gauzak ondo egin zituztela esaten bagenuen aste honetako partiduan ezin berdina esan.

Arrutiren taldeak gauzak garbi zituen hasieratik. Bazekiten aurkariek talde gaztea izanik ere, oso joko ona egiten zutela eta gauzak oso zail jarriko zizkietela hasieratik. Beraz, bazekiten lana gogotik egin beharko zutela garaipena etxean gelditzea nahi bazuten. Baina, nahiz eta gauzak garbi izan, ez zuten esandakorik egin. ISBek hasiera hasieratik lo irten zuen kantxara. Defentsako lanean ez zuten beraiek ohikoa duten jarrera erakutsi, eta horrez gain defentsako errebotean ere gehiegi barkatu zuten. Gauzak horrela, ezinean ibili ziren berain erritmoa aurkitu ezinik; eta gainera, kanpoko jaurtiketetan ere ez zuten egun ona izan.

Taldeak azken laurdenean jarrera guztiz aldatu zuen arren beranduegi izan zen. Partidua berdintzeko azken aukera bat izan zuten Azpeitiko mutilek, baina azkeneko jaurtiketan huts egin zuten eta garaipena Donostia aldera joan zen.

Partidu horretan, erasoko erreboteetan min handia egin zieten aurkariek eta gainera, taldeak minutu gutxitan bakarrik erakutsi zuen bere nortasuna. Gauza horiek kontuan hartuta jarraituko dute orain Arrutik eta bere mutilek gogor entrenatzen. Oso liga berdintsua dela ikusi da eta gauzak oso ondo egin behar direla edozeinen kontra jokatuta ere partidua aurrera ateratzeko.

Hurrengo partida Fundacion 5+11 talde gasteiztarraren aurka izango da, urriaren 4an Gasteizen.

SASKIRATZAILEAK

GLUAL HYDRAULICS ISB 53 (10+14+10+19)

Merketegi (10), Lur (3), Iker (2), Xuban (2), Elorza (1), Amets (12), Oteiza (0), Astigarraga (14), Xabi (3), Zabarte (2), Aritz (-) eta Sudupe (-)

EASO 98 A 55 (14+16+14+11)

Bordenave (0), Cordon (0), Corona (9), Etxezarreta (0), Esnal (2), Beraza (5), Larrinaga (6), Fernandez (2), Ibarloza (11), Azurmendi (10), Sanz (6) eta Txintxurreta (6)